BRITAINIAKO IREKIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rahmek garaipenaren lehian dirau, liderrarengandik lau kolpera

Jon Rahmek Britainia Handiko Irekiko garaipenaren lehian jarraitzen du, Lucas Herbert liderrarengandik lau kolpera amaitu baitu bigarren jardunaldia. Herbertek eguneko protagonismoa bereganatu du 62 kolpeko itzuli ikusgarriarekin, 'major' baten historiako txartelik onena berdinduz.

Jon Rahm Erresuma Batuko Irekiaren 2. txandan.
Jon Rahm. Argazkia. EFE

Jon Rahmek garaipenaren borrokan jarraitzen du Britainia Handiko Irekian. Bizkaitarrak akatsak eta jokaldi bikainak txandakatu ditu bigarren jardunaldian, baina azken hiru zuloetako bi 'birdie'-ek lidergotik lau kolpera kokatu dute.

Barrikakoak 15. zuloan bizi izan du saioko une kritikoena. 'Bogey' bat egin ostean, makila lurraren kontra jo du; epaileek kargu hartu diote, baina azkenean zigorrik gabe gelditu da.

Lucas Herbert izan da eguneko protagonista nagusia. Australiarrak 62 kolpeko txartel ikusgarria lortu du, eta Grand Slameko txapelketetako inoizko errondarik onena berdindu du. 

Behin-behineko lidergoa Herberten esku dago (-8); Bryson DeChambeau da bigarren (-7) eta Cameron Young hirugarren (-6). Jon Rahmek laugarren postua partekatzen du Tommy Fleetwoodekin eta Scottie Schefflerrekin.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X