Rahm sendo hasi da Britainiar Irekian
Euskal golf jokalariak -1eko markarekin amaitu du ostegun honetan egindako inaugurazio-erronda, behin-behineko liderrengandik lau kolpera.
Jon Rahmek sendotasunez hasi du bere hamargarren parte-hartzea golfeko Britainiar Irekian, -1eko emaitzarekin ostegun honetan egindako inaugurazio-erronda amaitu ostean, behin-behineko liderrengandik lau kolpera.
Rahmek sendotasun handia erakutsi du irteeretan eta hurbilketetan, eta horrek konfiantza sendotu dio, nahiz eta 'putt' xumeren batean punteria faltak eta 14. eta 15. zuloetako bi hutsegiteek burura gehiago hurbiltzea eragotzi dioten, denboraldiko azken majorraren lehen txandaren amaieran.
Lehen jardunaldiaren ostean, euskal golf jokalariak onartu du "oso ondo jokatu dut eta ez dut 'putt'-ik sartu. Oso eroso jokatu dut burdinekin, oso txukun".
Zure interesekoa izan daiteke
Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta
Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.
Jon Rahmek hirugarren urtez jarraian irabazi du LIV Golf zirkuituko banakako sailkapena
Bizkaitarrak nahikoa izan du New Yorken 41. postuan amaitzea, +8koarekin guztira.
Janire Gonzalez-Etxabarrik irabazi du Boardmasters Yeti Pro txapelketa
World Surf Leagueko (WSL) Qualifying serieetako (QS) YETI Pro QS 4.000 txapelketa Fistral Beachen, Kornuallesen (Ingalaterra), jokatu da. Gaurkoa surflari zumaiarraren bigarren garaipena da Qualifiying serieen aurtengo zirkuituan.
Carlota Cigandak ez du kortea gainditu Britainiar Irekian
Nafarra bere mailarik onenetik urrun egon da, eta parretik gora 6 kolpeko txartela aurkeztu du ostiralean eta parretik gora 3koa ostegunean.
Miren Lazkano, Oklahoman brontzea irabazita: “Esperientzia berria, polita eta positiboa izan da"
Mren Lazkano etxean da iragan asteako Kayak Krossekoo Munduko txapelketan brontzezko domina poltsikoratuta. Balentriak datorrenari aurre egiteko indarrez bete du Basque Teameko palista.
Lucas Herbert garaile, Erresuma Batuko LIV Torneoan; Rahmek 23. amaitu du
Jon Rahmek 23. bukatu du, par azpitik 4 kolperekin. LIV ligan inoiz izan duen emaitzarik txarrena da.
Miren Lazkanok brontzea lortu du Oklahomako Kayak Kroseko Munduko Txapelketan
Donostiako palistak borroka zirraragarria izan du Ricarda Funk alemaniarrarekin, baina epaileek deskalifikatu egin dute Funk. Lazkanok hirugarren postuan amaitu du, urrea irabazi duen Alena Marx suitzarraren eta zilarra eskuratu duen Noemie Fox australiarraren atzetik.
Ukitu goiztiar batek domina lortzeko aukerarik gabe utzi du Miren Lazkano Oklahomako Munduko Txapelketako finalean
Donostiako palistak 11. postuan bukatu du finala, finalerdietan bikain aritu ondoren. Klara Olazabalek, bere aldetik, 29. postuan bukatu du txapelketa.
Beñat Fernandez: “Ametsa Moto GPko txapelduna izatea da”
Beñat Fernadez Moto 3 kategorian arituko da hurrengo denboraldian, Team 109 talde irlandarrarekin. Andoaingo gidariak Red Bull Rookies Cup eta Supersport 300 kategorietan ibili eta gero egingo du salto Munduko Txapelketara. Supersport 300 kategorian, gainera, txapelduna izan zen 2025ean. Efren Vazquez pilotu ohia izango du lagun, oso gertukoa baitu.
Alazne Aurrekoetxea, Europako surf txapelduna
Surflari bizkaitarrak Europako titulua eskuratu du Salinasen (Asturias), SUP olatuen kategorian, final bikain batean nagusituta. Garaipenak sasoi betean dagoela berretsi du, duela aste gutxi Espainiako txapelketa irabazi ondoren.