Alex Zanardi 1 Formulako pilotu ohia, paralinpismoaren mitoa eta erresistentziaren sinboloa hil da
Paraziklista gisa, urrezko lau domina paralinpiko lortu zituen Londres 2012 eta Rio 2016 olinpiar jokoetan. Zanardik arrasto sakona utzi du kirol alorrean izandako lorpenengatik eta, batez ere, bizitzan izandako zailtasunei aurre egiteko erakutsitako indarragatik.
Alex Zanardi. Argazkia: EFE
Alex Zanardi, 1 Formulako pilotu ohi eta urrezko lau domina paralinpiko irabazi zituen kirolaria, 59 urterekin zendu da, kirol munduko espezialitate ezberdinetan aritu eta tragediari aurre egiteko gaitasuna erakutsi ostean.
1966an Bolonian jaioa, automobilismoan ibilbide garrantzitsua egin zuen, eta 1 Formulan Jordan, Minardi, Lotus eta Williams taldeetan lehiatu zen 1990eko hamarkadan.
Kolpe latza jaso zuen 2001ean, CART (Championship Auto Racing Teams) txapelketan istripu larria izan ondoren bi hankak galdu zituenean. Hala ere, kirol mundura itzuli zen, 2009ra arte Munduko Turismo Txapelketan aritu baitzen lehian, BMW 320 egokitu batekin. Ondoren, pasio berri bat aurkitu zuen txirrindularitza egokituan.
Paraziklista gisa, urrezko lau domina paralinpiko lortu zituen Londres 2012 eta Rio 2016 olinpiar jokoetan, eta beste hainbat lorpen eskuratu zituen. 2020an beste istripu larri bat izan zuen ekitaldi solidario batean, eta ordutik ez zen erabat osatu.
Zanardik arrasto sakona utzi du, kirol alorrean izandako lorpenengatik eta, batez ere, bizitzan izandako zailtasunei aurre egiteko erakutsitako indarragatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Rahmek hirugarren urtez jarraian irabazi du LIV Golf zirkuituko banakako sailkapena
Bizkaitarrak nahikoa izan du New Yorken 41. postuan amaitzea, +8koarekin guztira.
Janire Gonzalez-Etxabarrik irabazi du Boardmasters Yeti Pro txapelketa
World Surf Leagueko (WSL) Qualifying serieetako (QS) YETI Pro QS 4.000 txapelketa Fistral Beachen, Kornuallesen (Ingalaterra), jokatu da. Gaurkoa surflari zumaiarraren bigarren garaipena da Qualifiying serieen aurtengo zirkuituan.
Carlota Cigandak ez du kortea gainditu Britainiar Irekian
Nafarra bere mailarik onenetik urrun egon da, eta parretik gora 6 kolpeko txartela aurkeztu du ostiralean eta parretik gora 3koa ostegunean.
Miren Lazkano, Oklahoman brontzea irabazita: “Esperientzia berria, polita eta positiboa izan da"
Mren Lazkano etxean da iragan asteako Kayak Krossekoo Munduko txapelketan brontzezko domina poltsikoratuta. Balentriak datorrenari aurre egiteko indarrez bete du Basque Teameko palista.
Lucas Herbert garaile, Erresuma Batuko LIV Torneoan; Rahmek 23. amaitu du
Jon Rahmek 23. bukatu du, par azpitik 4 kolperekin. LIV ligan inoiz izan duen emaitzarik txarrena da.
Miren Lazkanok brontzea lortu du Oklahomako Kayak Kroseko Munduko Txapelketan
Donostiako palistak borroka zirraragarria izan du Ricarda Funk alemaniarrarekin, baina epaileek deskalifikatu egin dute Funk. Lazkanok hirugarren postuan amaitu du, urrea irabazi duen Alena Marx suitzarraren eta zilarra eskuratu duen Noemie Fox australiarraren atzetik.
Ukitu goiztiar batek domina lortzeko aukerarik gabe utzi du Miren Lazkano Oklahomako Munduko Txapelketako finalean
Donostiako palistak 11. postuan bukatu du finala, finalerdietan bikain aritu ondoren. Klara Olazabalek, bere aldetik, 29. postuan bukatu du txapelketa.
Beñat Fernandez: “Ametsa Moto GPko txapelduna izatea da”
Beñat Fernadez Moto 3 kategorian arituko da hurrengo denboraldian, Team 109 talde irlandarrarekin. Andoaingo gidariak Red Bull Rookies Cup eta Supersport 300 kategorietan ibili eta gero egingo du salto Munduko Txapelketara. Supersport 300 kategorian, gainera, txapelduna izan zen 2025ean. Efren Vazquez pilotu ohia izango du lagun, oso gertukoa baitu.
Alazne Aurrekoetxea, Europako surf txapelduna
Surflari bizkaitarrak Europako titulua eskuratu du Salinasen (Asturias), SUP olatuen kategorian, final bikain batean nagusituta. Garaipenak sasoi betean dagoela berretsi du, duela aste gutxi Espainiako txapelketa irabazi ondoren.
Chourrautek zazpigarren amaitu du Oklahomako Muduko Txapelketaren kayak finala, eta Echanizek hamargarren
Emakumezkoen K1 finalean, Jessica Fox australiarrak lortu du urrea, Evy Leibfarth estatubatuarrak zilarra eta Kimberley Woods ingelesak brontzea. Gizonezkoen K1 finalean, Jakub Krejci txekiarrak irabazi du, Michal Pasiut poloniarrak zilarra eta Giovanni De Gennaro italiarrak brontzea.