Carlota Ciganda 71 kolpeko txartelarekin estreinatu da Chevron Championshipen, bat parraz azpitik
Nafarrak bi birdie egin ditu, 5. eta 14. zuloetan, baina 9. zuloan bogey bat ere egin du. Eguneko gainerako zuloetan parra egin du. Ciganda bederatzigarren geratu zen iaz Chevron Championshipen.
Carlota Ciganda nafarra munduko onenekin lehiatuko da ostegun honetatik aurrera Chevron Championshipen, Houstonen (AEB) jokatuko den denboraldiko bost ireki handienetatik lehenengoan. Cigandak 71 kolpeko txartela sinatu du txapelketako lehen jardunaldian, bat parraren azpitik.
Nafarrak bi birdie egin ditu, 5. eta 14. zuloetan, baina 9. zuloan bogey bat ere egin du. Eguneko gainerako zuloetan parra egin du. Lee Somi hegokorearrak eta Tavatanakit Paphangkorn thailandiarrak 67 kolpe sinatu dituzte, bost parraren azpitik, eta Liu Yan txinatarrak 68 kolpe, lau parretik behera.
Cigandak 35 urte ditu, 69 txapelketa handi jokatu ditu dagoeneko, eta horietan lau hirugarren postu lortu ditu, eta iaz bederatzigarren sailkatu zen Chevronen. Mao Saigo japoniarrak iazko garaipena errepikatu nahiko du Chevronen, iaz beste lau jokalarirekin berdinketa hautsi behar izan ostean.
Memorial Park Golf Coursen jokatuko da txapelketa lehen aldiz, eta golf-jokalari onenak izango dira bertan. 23 urteko Jeeno Thitikul thailandiarrak, LPGAko liderrak, bere lehen majorra irabazi nahi du Chevronen.
Munduko bigarrena den Nelly Korda estatubatuarra (27 urte) eta Hyojoo Kim hegokorearra (orain arte LPGAko bi proba irabazi dituen bakarra) ere faboritoen artean daude. Irabazleak 1,15 milioi euro poltsikoratuko ditu, 7,6 milioi euroko poltsatik.
Emakumezkoen golfean urtean bost major daude (Chevron, Ameriketako Estatu Batuetako Irekia, KPMG Women's PGA, AIG Irekia eta Amundi Evie). Horietako lau irabaztearekin Grand Slama eskuratzen da, Gee Chun hegokorearrak, Minjee Lee australiarrak eta Anna Nordqvist suediarrak lor dezaketena.
Zure interesekoa izan daiteke
Miren Lazkanok zilarra irabazi du La Seu d'Urgelleko Munduko Kopako kanoa proban
12 onenen txandan, Lazkanok 104.55eko azken denbora egin du, eta Ana Satila brasildarrarengandik 0.70era sailkatu da.
Zverev eta Shelton, AEBko Irekiko finalean
Alexander Zverevek eta Ben Sheltonek jokatuko dute igande honetan AEBko Irekiko finala, Karen Khatxanov eta Frances Tiafoe gainditu ostean, hurrenez hurren.
Maialen Chourraut, hirugarrena K1eko sailkapen nagusian
Euskal palistak denboraldi bikaina egin du K1eko Munduko Kopan. 227 puntu lortu ditu eta hirugarren postuan kokatu da sailkapen nagusian.
Ardi Moztaileen Nazioarteko Txapelketa, irailaren 19an, Elizondon
Datorren irailaren 19an, Ardi Moztaileen Nazioarteko Txapelketa antolatu dute Elizondon, eta gaur goizean egin dute aurkezpena. Euskal Herriko moztaileak ez ezik, beste hainbat herrialdeetatik ere etorriko dira lehian parte hartzera.
Novak Djokovic Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondan galdu du eta
Novak Djokovic tenis-jokalari serbiarra Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondako partida galdu baitu, Mariano Navoneren aurka. Akituta amaitu du neurketa.
Jon Rahmen Legion XIII taldeak irabazi du LIV txapelketa
Barrikako golf-jokalaria buru duen taldeak garaipena lortu du, Indianapolisen jokatutako txapelketa irabazita. Banakako lehian, Rahm bigarren izan da.
Sinnerrek ez du AEBetako Irekian parte hartuko, eskuineko belaunean daukan lesioarengatik
Italiarrak, munduko lehen sailkatuak, ez du partida ofizialik jokatuko bigarren urtez jarraian Wimbledon konkistatu zuenetik.
Carlos Alcarazek bere tronua defendatuko du Estatu Batuetako Irekian
Murtziako tenislaria kantxetara itzuliko da New Yorken, eskuin eskumuturrean izan duen lesioa gainditu ostean.
Pou Anaiek eta Micher Quitok “Bonus Track” ireki dute Cordillera Blancan
Uda honetan, Eneko eta Iker Pouk, Peruko Micher Quito kidearekin batera, "Bonus Track" (WI7/M6/6c/1.060 m) ireki dute Ranrapalcan (6.162 m), Peruko Cordillera Blancan. Mendikate honetan inauguratu dituzten 22 ibilbideetatik gogorrena eta konprometituena. Hiru egunetan eta estilo alpinoan egin dute hori, Andeetako mendi handietako bati autonomia osoz aurre eginez.
LIV Golfek bertan behera utzi du bere azken txapelketa eta asteburu honetara aurreratu du taldekako finala
Michiganen abuztuaren 27tik 30era aurreikusitako taldekako finala asteburu honetara aurreratzea eta Indianapolisen jokatzea erabaki dute, LIVaren etorkizunari buruzko zalantzen erdian.