McIlroyk irabazi du Augustan, bigarren aldiz jarraian; Rahmek, berriz, 39. postuan amaitu du
Barrikakoak ez zuen txapelketa ondo hasi ostegunean, eta aukerarik gabe iritsi zen azken jardunaldira. 289 kolperekin itxi zuen lehia.
Rory McIlroy, azken jardunaldian. Irudia: EFE
Rory McIlroy iparrirlandarrak bigarren urtez jarraian irabazi zuen Augustako Mastersa (AEB) igandean, golfeko lau txapelketa nagusienetako bat, azken kanporaketan aurkarien presioari eustea lortuta.
Jon Rahm euskal golf-jokalariak, ordea, 39. postuan bukatu zuen. Azken jardunaldira aukerarik gabe iritsi zen Barrikakoa, txapelketaren azken hiru edizioetan gertatu zaion moduan. Rahmek 78 kolpeko (6 par gainetik) erronda batekin ekin zion torneoari ostegunean, Mastersen ibili denetan kaskarrena.
Jon Rahm, 2026ko Augustako Masterseko azken jardunaldian. Argazkia: EFE
Ondoren, ostiralean, 70 (-2) kolperekin, lana hobetu zuen arren, larunbatean egun txarra izan zuen ostera ere: 73 kolpe (+1). Azkenik, igandean, 68 (-4) kolperekin amaitu zuen eguna. Horrenbestez, guztira, 289 kolperekin amaitu zuen (+1).
McIlroy garaileak 12 kolpe par azpitik egin zituen txapelketan, Scottie Scheffler estatubatuarra baino kolpe bat gehiago. Scheffler emaitza iraultzeko zorian egon zen.