Klaebok historia egin du Neguko Jokoetan, bederatzigarren urre olinpikoa eskuratuta
29 urteko norvegiarra orain arte urrezko domina gehien lortu dituen kirolaria da, Bjorn Daehlieri, Marit Bjorgeni eta Ole Einar Bjornersi aurrea hartu baitie.
Johannes Klaebo norvegiarrak urrea irabazi zuen igande honetan Milano-Cortina 2026ko Neguko Olinpiar Jokoetako 4x7,5 kilometroko erreleboko proban. Horrenbestez, Italian lau lortu ditu orain arte, eta, orotara, bederatzigarren urre olinpiko historikoa eskuratu du. Lehen igandeko skiatloian, astearteko esprintean eta ostiraleko 10 kilometroetan eskuratu zituen beste hiru urreak.
Beraz, Klaebo dago historiako sailkapenaren gailurrean, Bjorn Daehlie, Marit Bjorgen eta Ole Einar Bjornde bere herrikideak garaitu ostean.
2018an, Pyeongchangen, hiru urre eraman zituen etxera; beste bi Pekinen 2022an; eta 15 aldiz izan da munduko txapeldun. Gainera, oraindik beste marka bat hausteko aukera izango du asteazken honetan, Neguko Olinpiar Joko bakarrean urre gehien lortzearena, alegia. Gaur egun, Eric Heiden abiadura patinatzaile estatubatuarrak du errekor hori.