Salsamendik agur esan die Olinpiar Jokoei Klaebok urrea irabazi duen proban
Brasilekin lehiatu duen eskiatzaile nafarrak 97. postuan bukatu du estilo libreko iraupen-eskiko proba, hamar kilometroko distantzian.
Johannes Klaebo, Mathis Desgloses eta Einar Hedegart. Argazkia: EFE
Manex Salsamendi Silva 23 urteko eskiatzaile erronkariarrak, bere nazionalitate bikoitzagatik Brasilekin lehian, 97. postuan amaitu du, estilo libreko iraupen-eskiko proban, hamar kilometroko distantzian.
Salsamendik 26:51:04 denborarekin amaitu du ibilbidea, munduko maila goreneko eskiatzaileak bildu dituen norgehiagoka zorrotzean. Ibilbidea fisikoki oso gogorra izan da, erritmo biziari eutsi eta indarrak ondo kudeatzea eskatzen zuena hasieratik amaierara arte.
Probako irabazlea Johannes Høsflot Klæbo norvegiarra izan da 20:36:02ko denborarekin, iraupen-eskiaren nazioarteko erreferente handienetako bat da Klaebo, eta espezialitatean duen nagusitasuna erakutsi du berriro. Bigarren Mathis Desgloses frantziarra izan da (20:41:01) eta hirugarren Einar Hedegart norvegiarra (20:50:02).