Paris 2024
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 4an, igandea

Euskal kirolariek igande honetan, abuztuaren 4an, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan lortutako emaitzen laburpena: golfa, eskubaloia, piraguismoa, atletismoa eta hockeya.
Asier Martinez
Asier Martinez, Parisko Olinpiar Jokoetako 110 metroko hesidunetako final-laurdenetan. Argazkia: EFE

ATLETISMOA (110 metroko hesidun proba):

110 metroko hesidun proban, Asier Martinez eta John Cabang ez dira zuzenean sailkatu finalerdietara. Hala ere, biek ala biek bigarren aukera izango dute finalerdietarako txartela lortzeko, abuztuaren 6an. Martinez bere serieko laugarrena izan da, 13.47ko marka eginda; Cabang, aldiz, seigarren sailkatu da, 13.66ko markarekin.

Asier Martinez 110 metroko hesidun probako final-laurdenetan. Argazkia: EFE Asier Martinez 110 metroko hesidun probako final-laurdenetan. Argazkia: EFE
GOLFA:
Jon Rahmek ezin izan du dominarik irabazi Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan, goizean urrea irabazteko aukera handiak zituen arren. Barrikakoak kale egin du azken bederatzi zuloetan hiru bogey eginda; azkena, 17. zuloan, brontzezko dominatik behin betiko aldendu duena, eta aurretik beste bi 14. zuloan.
Jon Rahmek urrearengandik lau kolpera geratu da. Argazkia: Efe. Jon Rahmek urrearengandik lau kolpera geratu da. Argazkia: Efe.
Kauldi Odriozolak lau gol egin ditu Espainia-Kroazia partidan. Argazkia: Efe. Kauldi Odriozolak lau gol egin ditu Espainia-Kroazia partidan. Argazkia: Efe.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X