Iñigo Llopis Basque Teameko igerilariak urrea irabazi du Europako Txapelketan, 100 metro bizkar eran
Iñigo Llopis Basque Teameko igerilariak urrea irabazi zuen astelehenean Madeiran jokatutako Europako Txapelketan, 100 metro S8 (desgaitasun fisikoa) bizkar eran. 100 metroko bigarren sailkapen-probaren erdira iritsita, aurrea hartu eta lehen tokian amaitu zituen bi txandak, Bohdan Hrynenko ukrainiarra mendean hartuta.
Arratsaldean ere lan bikaina egin zuenez, Llopis izan zen nagusi eta urrea bereganatu zuen, gustukoen duen lehian. Hasieratik lehen postuan abiatu zen, lehen erdia 32.23 segundotan osatuta. Oso gertu zetorren Hrynenko (32.64 segundo), baina erritmoari eutsi zionez, 100 metroak egiteko 1:06.25ko denbora erabili zuen. Mark Malyar israeldarra izan zen bigarren (1:07.57), eta Bohdan Hrynenko ukrainiarra, hirugarren.
Astearte honetan, 100 metro tximeleta kategorian lehiatuko da Iñigo Llopis; Nahia Zudaire, berriz, 100 metro bular eran.
Zure interesekoa izan daiteke
Ander Minteguik bigarren postua lortu du Santa Caterinako Europako Koparen Supererraldoi proban
“Oso pozik nago. Nere lehenengo ‘top 10’, ‘Top 5’ eta Europako Kopako podioa da, eta denboraldia horrela hasteak geratzen den denboran jarraitzeko aunitz laguntzen dit”, esan du Minteguik; hori Felix Hacker irabazletik 32 ehunenetara geratu da.
Lando Norris, 1 Formulako munduko txapelduna
Pilotu britainiarrak 1 Formulako Munduko Txapelketa irabazi du Abu Dhabiko Sari Nagusian hirugarren amaituta, Verstappen eta Piastriren atzetik.
Joyciline Jepkosgei eta John Korir kenyarrak, Valentziako Maratoiko irabazleak
Joyciline Jepkosgei kenyarrak irabazi du Valentziako Maratoiaren 45. edizioa, urteko munduko markarik onena eginda: 02:14:00. Gizonezkoetan, berriz, John Korir kenyarra gailendu da, nagusitasunez, 02:02:24ko denbora eginda.
Dupont eta Roseyro nagusitu dira Punta Galean
Punta Galeako olatu erraldoien txapelketak ez du huts egin. Hiru urteko etenaldiaren ondoren, surf gogoa zegoen eta ikuskizunak merezi izan du. Clement Roseyro eta Justine Dupont izan dira 2025eko Punta Galea Big Wave Challengeko irabazleak.
Ariane Toro Soler judokak brontzea lortu du Tokioko Grand Slamean 52 kiloz azpiko kategorian
22 urteko nafarra Kisumi Omori japoniarrari gaildendu zaio bigarren aukerako finalean.
Edurne Pasaban: "Gaur egun ere, ezin dut bizi mendia gabe"
Edurne Pasaban alpinista ohia izan dugu EITBn. Bere ibilbideko istorioak kontatzen dituen komikia argitaratuko da, Mendi Film Festivalean, eta bertan ikusi eta ezagutu ahalko dugunaz aritu gara berarekin.
San Mamesek errugbiko Champions Cup eta Challenge Cup finalak hartuko ditu berriro maiatzaren 22an eta 23an
Asteburu honetan bi txapelketak hasteko ordu gutxi falta direnean, 24.000 sarrera bikoitz baino gehiago saldu dira, salgai jarriko direnen % 50 baino gehiago.
Punta Galea Challenge lehiaketa larunbatean egingo dute Getxon 6 metroko olatuekin
Espero diren baldintzek espezialitateko Europako lehiaketarik zaharrena berriro egitea ahalbidetuko dute, hiru urteko geldialdi baten ondoren. Berritasun nagusia emakumezko surflariek lehen aldiz parte hartzea izango da.
Egoitz Bijueska, munduko onenen artean dabilen skater bilbotarra
Egoitz Bijueska 15 urteko skater bilbotarra da. Munduko rankinean bigarren postuan dago oraintxe, maila horretara iritsi den lehen euskalduna.
Futbol Amerikar gaua San Mamesen
San Mamesek ateak zabaldu ditu, baina oraingoan NFLko bi partiduak ikusteko. Futbol Amerikarreko 400 zale gerturatu dira bertara eta goizeko ordu txikietararte izango dira bertan.