Scottie Scheffler 'Urteko Jokalaria' aukeratu du PGAk, Jon Rahmen aurretik
PGAk Scottie Scheffler aukeratu du 'Urteko Jokalaria', bozketan Jon Rahmen aurretik geratu ostean. Wyndham Clark estatubatuarra, Viktor Hovland norvegiarra eta Rory McIlroy iparrirlandarra ere atzean utzi ditu. Scheffler munduko lehena da gaur egun, PLAYERS Championship 2023ko garailea izateaz gain.
Horrenbestez, golf jokalari estatubatuarrak Jack Nicklaus Saria irabazi du bigarren denboraldiz jarraian, botoen % 38 lortuta. Tiger Woods izan zen hori lortzen azkena: hiru aldiz segidan eskuratu zuen 2005 eta 2007 urteen artean.
Eric Cole estatubaturra, bestetik, 'Urteko Hasiberria' izendatu du PGAk; beraz, Arnold Palmer Saria eman diote. 2023an, Cole bitan izan zen txapeldunorde: Cognizant Classic eta Zozo Championship txapelketetan.
Bi sariak PGAko kideek erabakitzen dituzte, eta gutxienez FedExCupeko 15 jardunaldi ofizialetan parte hartu duten jokalarien artean egin daiteke bozketa. "Bozketa abenduaren 1etik 15era egin zen", PGAk webgunean azaldu duenez.
Schefflerrek botoen %38 jaso ditu Jack Nicklaus Sarian; Colek, berriz, botoen % 51 eskuratu ditu Arnold Palmer Sarian, Nico Echavarria gaindituta.
Zure interesekoa izan daiteke
Mikel Linazisoro etxera itzuli ondoren: "Bergarak dena ematen dit, etxean sentitzeak bete egiten nau"
Medikuntzako ikasketak amaitu eta eskaladaren aldeko erabateko apustua egin zuen. San Cugateko errendimendu altuko zentroan izan zen, sasoiz ederto, baina buruz ez hainbeste. Etxera itzuli eta gutxira Baltzolan Iñi Ameriketan 9a+ mailako bide ezaguna kateatu du.
"Laetitia”, Leti Canalesi buruzko dokumentala, Surf Film Festivalen
Leti Canales Euskal Herriko surflari handienetakoa da, eta dagoeneko badu dokumentala: “Laetitia”. Sopelako surflaria “oso pozik" dago "bere filma hemen, etxean, jartzeko aukera izateagatik”.
Bilbao Surf Film Festivalen 11. edizioa aurkeztu da
Martxoaren 18tik 22ra bitartean egingo da eta aurten lau egoitza ofizial izango ditu, bina Getxon eta Bilbon. 60 filmetik gora ikusi izango dira ikusgai; tartean, Laetitia.
Higinio Rivero ez da sailkatu iraupen-eskiko esprinteko finalerdietarako, baina historia egin du
Iraupen-eskian lehiatuta, barakaldarra, 43 urtekoa bera, hiru kiroletan aritu da Joko Paralinpikoetan; Estatuan, ez du hori beste inork egin. Riverok, asteartean, hogeita laugarren postua eskuratu du.
Argazki-galeria: Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna
Egoitz Bijueska skater bilbotarra izan da nagusi Sao Paulon jokatutako Munduko Skate Txapelketetan. Kalani Konig brasildarra geratu da bigarren, eta Tom Schaar estatubatuarraren, hirugarren.
Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna 15 urterekin
Bilbotarrak urrea eskuratu du 95.83ko puntuazioarekin, Kalani Konig brasildarraren (zilarra) eta Tom Schaar estatubatuarraren (brontzea) aurretik.
Egoitz Bijueska, park modalitateko finalera!
Naia Lasok, aldiz, 15. postuan bukatu du lehia finalerdietan, eta finaletik kanpo geratu da.
Higinio Riverok historia egin du Milango Neguko Paralinpiar Jokoetan
Espainiarekin biatloi egokituan parte hartu duen lehen kirolaria izan da.
Rahmek titulurik gabeko urte eta erdiko lehorteari amaiera eman dio Hong Kongeko LIV txapelketa irabazita
Barrikako golf jokalariak 2024ko irailean irabazi zuen azken txapelketa, Chicagon.
Naia Laso eta Egoitz Bijueska park modalitateko finalerdietan izango dira Skateko Munduko Txapelketan
Alain Kortabitartek eta Gadea Mojak agur esan diote lehiari sailkatzeko txandan, eta Peio Gonzalezek, final-laurdenetan.