Bi bihotzeko izan dira Behobia-Donostia lasterketan, eta 125 lagun artatu dituzte bero kolpeengatik
Bi korrikalarik bihotzekoa jasan dute Behobia-Donostia lasterketa egiten ari ziren bitartean, eta osasun zerbitzuek 125 pertsona artatu behar izan dituzte bero-kolpeak direla eta, Iñigo Etxeberria lasterketaren koordinatzaileak EITB Mediari jakitera eman dionez.
Zorionez, egoera irauli ahal izan dute, eta Etxeberriak adierazi du korrikalari guztiak onik daudela.
Ia 30.000 korrikalarik parte hartu dute aurten lasterketan, horien % 30 emakumezkoak izan direlarik. Korrikalariek Behobia eta Donostia arteko 20 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute, giro ederra lagun. Bero egin du, eta horrek hidratazio arazoak ekarri dizkio hainbati.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Kirol arloari dagokionez, Nan Oliveras eta Cristina Silva izan dira Behobia-Donostia maratoi erdiko irabazleak.