Iñigo Llopisek eta Nahia Zudairek beste domina batekin itxi dute igeriketa egokituko Munduko Txapelketa
Iñigo Llopisek eta Nahia Zudairek brontze domina lortu dute 34 puntuko estilo libreko 4x100 metrokoan eta paper bikaina biribildu dute igeriketa egokituko Munduko Txapelketan.
Llopisek eta Zudairek elkarrekin lan egin dute Ariel Schrenck, Sarai Gascon, Jacobo Garrido eta Nuria Marquèsekin, eta ahaleginak bere fruituak eman ditu. Brontzezko domina poltsikoratu dute 4:02.53ko denborarekin Munduko errekorra hautsi duen Italiaren atzetik bukatuta. Estatu Batuek 4:09.81eko marka lortu dute zilarra irabazteko, eta Llopisen eta Zudaireren konbinatua podiumeko hirugarren tokira igo da 4:10.66ko denbora eginez.
Atzokoa hirugarren domina da Iñigo Llopisentzat eta Nahia Zudairerentzat Madeirako Munduko txapelketan. Iñigok zilarra irabazi du bizkar erako 100 metrokoan S8 kategorian, beste zilar bat estiloetako 4x100 metrokoan eta brontzea atzoko erreleboan. Nahia Zudairek, berriz, hiru brontzerekin amaitu du Munduko Txapelketa: estilo libreko 400 metroko proban, 20 puntuko 4x50 metroko mistoetan eta 34 puntuko 4x100 metro libreetan.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Carmen Adarraga Saria, Marian Azpirozentzat
Marian Azpirozek jaso du 2026ko Carmen Adarraga Saria surfean izan duen ibilbide oparoarengatik. Pukas marka ezagunaren sortzaileetako bat izateaz gain, 70. Hamarkadan surfaren profesionalizazioan lan handia egindakoa da.
Justin Rosek DP World Tourrean dauzkan zorrak ordaintzea eskatu dio Jon Rahmi: “Ryder Kopa dirua baino gehiago da”
Justin Rose golf jokalari britainiarrak, munduko sailkapeneko bosgarrena bera, DP World Tourrek ezarritako zorrak ordaintzea eskatu dio Jon Rahmi, hurrengo Ryder Kopan jokatu ahal izateko helburuarekin; txapelketa hori “diru kontua baino gehiago da”, ziurtatu du.
Mikel Linazisoro etxera itzuli ondoren: "Bergarak dena ematen dit, etxean sentitzeak bete egiten nau"
Medikuntzako ikasketak amaitu eta eskaladaren aldeko erabateko apustua egin zuen. San Cugateko errendimendu altuko zentroan izan zen, sasoiz ederto, baina buruz ez hainbeste. Etxera itzuli eta gutxira Baltzolan Iñi Ameriketan 9a+ mailako bide ezaguna kateatu du.
"Laetitia”, Leti Canalesi buruzko dokumentala, Surf Film Festivalen
Leti Canales Euskal Herriko surflari handienetakoa da, eta dagoeneko badu dokumentala: “Laetitia”. Sopelako surflaria “oso pozik" dago "bere filma hemen, etxean, jartzeko aukera izateagatik”.
Bilbao Surf Film Festivalen 11. edizioa aurkeztu da
Martxoaren 18tik 22ra bitartean egingo da eta aurten lau egoitza ofizial izango ditu, bina Getxon eta Bilbon. 60 filmetik gora ikusi izango dira ikusgai; tartean, Laetitia.
Higinio Rivero ez da sailkatu iraupen-eskiko esprinteko finalerdietarako, baina historia egin du
Iraupen-eskian lehiatuta, barakaldarra, 43 urtekoa bera, hiru kiroletan aritu da Joko Paralinpikoetan; Estatuan, ez du hori beste inork egin. Riverok, asteartean, hogeita laugarren postua eskuratu du.
Argazki-galeria: Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna
Egoitz Bijueska skater bilbotarra izan da nagusi Sao Paulon jokatutako Munduko Skate Txapelketetan. Kalani Konig brasildarra geratu da bigarren, eta Tom Schaar estatubatuarraren, hirugarren.
Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna 15 urterekin
Bilbotarrak urrea eskuratu du 95.83ko puntuazioarekin, Kalani Konig brasildarraren (zilarra) eta Tom Schaar estatubatuarraren (brontzea) aurretik.
Egoitz Bijueska, park modalitateko finalera!
Naia Lasok, aldiz, 15. postuan bukatu du lehia finalerdietan, eta finaletik kanpo geratu da.
Higinio Riverok historia egin du Milango Neguko Paralinpiar Jokoetan
Espainiarekin biatloi egokituan parte hartu duen lehen kirolaria izan da.