Igeriketa egokitua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iñigo Llopisek zilarrezko domina lortu du Munduko Txapelketan bizkar erako 100 metroko proban

Euskal igerilaria bigarren izan da diziplina honetako finalean. Griswoldek lortu du urrezko domina eta Carlomagnok, brontzezkoa.
Iñigo Llopis
Iñigo Llopis, bizkar erako 100 metroko proba amaituta. Argazkia: Basque Team

Iñigo Llopisek zilarrezko domina lortu du igeriketa egokituko Munduko Txapelketan Funchalen (Madeira, Portugal) bizkar erako 100 metroko proban. Euskal igerilaria bigarren izan da 1:07.92ko markarekin.

Iñigo Llopisek irteera ona egin du, eta Griswolden atzean kokatu da hasieratik. Estatubatuarrarekiko +2.18ko desabantailarekin egin dio aurre Llopisek itzuliko luzeari, baina Pipo Carlomagno argentinarrarekiko 0.46ko abantailarekin. Iñigok hobera egin du probaren bigarren zatian eta bigarren amaitu du. Griswold izan da txapelduna 1:03.82ko marka eginda; Llopis, bigarren (1:07.92); eta Karlomagno, hirugarren, 1:10.91ko markarekin.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X