Tenisa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garbiñe Muguruza munduko seigarren tokira igo da

Chicagon (AEB) lortutako garaipenari esker hiru postu gora egin ditu tenis-jokalariak.
Garbiñe Muguruza. Argazkia: EFE
Garbiñe Muguruza. Argazkia: EFE

Garbiñe Muguruzak hiru postu egin ditu gora WTAko munduko sailkapenean. 

Asteburuan Ameriketako Estatu batuetako Chicagoko txapelketa irabazi du eta ondorioz bere sailkapena hobea da eta gainera, WTAko Finaletara sailkatzeko aukera du orain.  Azaroaren 10etik 17ra jokatuko da txapelketa hori Mexikoko Guadalajara hirian.

Lehen postuan Ashleigh Barty australiarra mantentzen da, Aryna Sabalenka eta Karolina Pliskova, bigarren eta hirugarren direlarik.

WTAKO SAILKAPENA

1. Ashleigh Barty 9.077 puntu

2. Aryna Sabalenka 7.115

3. Karolina Pliskova 5.285

4. Iga Swiatek 4.756

5. Barbara Krejcikova 4.668

6. GARBIÑE MUGURUZA  4.595

7. Elina Svitolina  4.376

8. Sofia Kenin  4.190

9. Maria Sakkari  4.055

10. Belinda Bencic 3.835

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X