TOKIO 2020 | WATERPOLOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alberto Munarriz dominengatik lehiatuko da

Waterpoloko jokalari nafarra Espainiako selekzioarekin sailkatu da finalerdietarako.
Alberto Munarriz Serbiaren aurkako partidan
Alberto Munarriz Serbiaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Alberto Munarriz nafarrak, Tokioko Olinpiar Jokoetan gizonezkoen Espainiako waterpoloko selekzioarekin lehiatzen ari denak, txapelketako finalerdietara sailkatzea lortu du. Izan ere, iruindarraren taldeak irabazi egin du AEBen aurka (8-12), Tatsumi Zentroan jokatu den final laurdenetako partidan.

Horrenbestez, Espainiak Serbia izango du aurkari datorren ostiralean jokatuko den finalerdian(12:50, Euskadiko ordutegia). Balkaniarrek 6-10  gainditu dute Italia euren arteko final-laurdenetako norgehiagokan.

Bi taldeak dagoeneko aritu dira elkarren aurka Tokion. Ligaxkako lehen neurketan neurtu zituzten indarrak, eta orduko hartan Espainia nagusitu zen 13-12.

Fitxa teknikoa:

Ameriketako Estatu Batuak 8: Wolf (atezaina); Hooper (-), Cupido (1), Hallock (1), Woodhead (-), Bowen (1), Irving (-) -hasierako bostekoa- Vavic (-), Obert (2), Daube (3), Stevenson (-) eta Smith (-).

Espainia 12: López Pinedo (atezaina), Munarriz (2), Granados (2), De Toro (1), Larumbe (-), Famera (-), Perrone (1) -equipo inicial-, Sanahuja (2), Fernández Miranda (2), Tahull (1), Mallarach (1) eta Bustos (-).

Partzialak: 3-3, 3-3, 0-1 eta 2-5.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X