Iñigo Peñak Tokioko Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratu du
Iñigo Peña Tokioko Olinpiar Jokoetan egongo da. Basque Teameko euskal piraguistak Tokion udan egingo diren Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratu du astearte honetan, Francisco Cubelosekin bikotea osatuz K-2 1000 metroko Espainiako sailkatze-proban garaipena lortu ostean.
Peña eta Cubelos nagusi izan dira finalean 3:19.261eko markarekin. Pelayo Roza eta Pedro Vazquez (3:22.074) izan dira bigarren, eta Albert Marti-Roi Rodriguez (3:22.598) bikoteak amaitu du hirugarren postuan.
Lazcanok ezin izan du sailkapena lortu (K-2 500 m.)
Emakumezkoen mailako K-2 500 metroko proban, Begoña Lazcano Basque Teameko euskal piraguistak ezin izan du Tokioko Olinpiar Jokoetara sailkatzea lortu. Lazcanok Carolina Garciarekin osatu du bikotea, eta bigarren izan dira 1:48:738ko markarekin. Carolina Garcia eta Sara Ouzande izan dira irabazleak (1:46.720) eta bikote honexek izango du Olinpiar Jokoetara sailkatzeko aukera. Hirugarren postua Miriam Vega-Lara Feijoo (1:51.022) bikotearentzat izan da.