Snowboarda
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lucas Eguibar, boardercrosseko munduko txapeldun

Urrezko domina eskuratu du finalean Alessandro Hämmerle (bigarren) eta Eliot Grondin (hirugarren) mendean hartuta. "Ezin dut sinetsi, ezin dut sinetsi", adierazi du garaipena lortu ostean.
18:00 - 20:00
Lucas Eguibar, snowboardercrosseko munduko txapeldun

Lucas Eguibar gipuzkoarra snowboardeko boardercrosseko munduko txapelduna da, ostegun honetan Suediako Idre Fjällen garaipena lortuta. Lan bikaina egin du donostiarrak finalean.

Sierra Nevadako 2017ko Munduko Txapelketan zilarrezko domina lortu zuen eta laugarren izan zen 2019an Solitudeko (AEB) Munduko Txapelketan. Hala ere, ostegun honetan, finalean mendean hartu ditu Alessandro Hämmerle (zilarrezko domina) eta Eliot Grondin (brontzezko domina). Jakob Dusek laugarren izan da, eta Martin Noerl, bosgarren.

"Ezin dut sinetsi, ezin dut sinetsi", adierazi du Eguibarrek garaipena lortu ostean."Denboraldia ez nuen ondo hasi, baina lan handia egin dugu talde guztiarekin batera, eta urrezko domina irabazi dugu. Ezin dut sinetsi, sinestezina da", gaineratu du munduko txapeldunak.

BIDEOA: Lucas Eguibar: ''Ezin dut sinetsi! Amesten ari naiz!''

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Joseba Attard: “Guretzat ohorea da lehen aldiz ardi-moztaileen munduko txapelketan Euskal Herria ordezkatzea”

Euskal Herriko ardi-moztaile eta artilarien selekzioak lehen aldiz parte hartuko du disziplina honen Munduko Txapelketan. Badira bi aste parte hartzaileak Zeelanda Berrira praktikatzera joan zirenetik. Gaur egin diete ongi etorri ekitaldia eta Joseba Attard taldeburuak bertatik azaldu dizkigu beraien egonaldiaren eta txapelketaren nondik norakoak.

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X