Roger Federerrek seigarrenez irabazi du Australiako Irekia
Roger Federer suitzarra gailendu da Australiako Irekiko finalean, Marin Cilic kroaziarrari 6-2, 6-7 (5), 6-3, 3-6 eta 6-1 irabazita, hiru ordu eta hiru minutu iraun dituen partidan. Suitzarrak Australian irabazten duen seigarren aldia da. Orotara, 20 txapelketa handi irabazi ditu Federerrek.
Hiru tenislarik bakarrik irabazi dituzte Roger Federerrek baino Grand Slam txapelketa gehiago: Margaret Court (24) eta Serena Williams (23) estatubatuarrak, eta Steffi Graf (22) alemaniarra.
Garaipen honi esker, suitzarrak Novak Jocovic serbiarrak eta Roy Emerson australiarrak beste Australiako Ireki irabazi ditu.
Rod Laver kantxa bete duten ikusleak zutik jarri dira Federer txalotzeko. Suitzarrak ezin izan die malkoei eutsi eskerrak emateko aukera eman duenean. 35 urte bete ostean irabazten duen hirugarren txapelketa handia da, historian marka berria ezarriz.