ATP Finals
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nadalek txapelketa utzi du min hartuta

Rafael Nadalek porrota jaso zuen David Goffinen aurka lehen jardunaldian. Lesionatuta jokatu eta ia garaipena lortu zuen. Gainkarga du eskuin hankako belaunean.
Rafael Nadal. Argazkia: EFE
Rafael Nadalek agur esan dio ATP Finals txapelketari. Argazkia: EFE

Rafael Nadalek ATP Finals txapelketa utzi duela iragarri du. Lehen jardunaldiko partida galdu zuen David Goffinen aurka, 7-6 (5), 6-7 (4) eta 6-4ko emaitzarekin. Lesionatuta jokatu zuen espainiarrak eta garaipena lortzetik gertu egon zen.

Nadalek gainkarga du estresagatik eskuin belaunean eta txapelketa uztera behartu du. Bere ordez, Pablo Carreño espainiarrak jokatuko du.

Dimitroven garaipena

Grigor Dimitrovek garaipena lortu zuen Dominic Thiemen aurka (6-3, 5-7 eta 7-5) Pete Sampras multzoko beste partidan eta lehen puntua eskuratu zuen ATPko Finaletan.

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X