Tenisa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garbiñe Muguruza, urteko jokalaririk onena

2017an zehar munduko ranking-ean lehen postuan egon da, eta Wimbledoneko Txapelketa irabazi du.
Garbiñe Muguruza, WTAren saria jasotzen.
Garbiñe Muguruza, WTAren saria jasotzen.

Garbiñe Muguruza 2017ko Jokalaririk Onena izendatu dute WTAn. Aurten, eusko-venezolarrak bere bigarren Grand Slama irabazi du Wimbledonen, eta munduko ranking-eko lehenengo postuan egon da.

WTAko presidente Steve Simon eta Lindsey Davenportek eman diote saria Muguruzari, WTA Finals txapelketaren aurkezpen ekitaldian. Singapurren ospatuko den torneoak denboraldiko zortzi tenislari onenak bilduko ditu.

"Sari berezia da, nazioarteko kazetariek bozkatu dutelako, eta ilusio handia egiten dit", esan du Muguruzak.

WTAk ere Martina Hingis suitzarra eta Chan Yung-Jan txinatarra sartidu ditu, deboraldiko bikoterik onena bezala, eta Roland Garrosen irabazle Jelena Ostapenko letoniarra, gehien hobetu den tenislari bezala.

Catherine Bellis eta Sloane Stephens estatubatuarrak ere sarituak izan dira, denboraldiko ustekabe eta itzulerarik onenak.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X