Roland Garroseko txapeldun
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Ezinezkoa zait sentitzen dudana hitzekin adieraztea'

"Serena zoriondu nahi dut, inoiz izandako jokalaririk onenetarikoa delako", esan du txapeldunak.
Garbiñe Muguruza, garaipena ospatzen. Argazkia: Efe.
Garbiñe Muguruza, garaipena ospatzen. Argazkia: Efe.

Garbiñe Muguruza Roland Garroseko txapeldun berriak adierazi duenez, lortutako garaipena "garrantzitsua da" berarentzat.

"Ezinezkoa zait sentitzen dudana hitzekin adieraztea. Serena zoriondu nahi dut, inoiz izandako jokalaririk onenetarikoa delako. Eta nire taldeari eta entrenatzaileari eskerrak eman nahi dizkiet", esan du tenislariak podiumean.

Muguruzak esan duenez, "txapelketa hau irabaztea oso zaila da", baina datorren urtean ere saiatuko dela azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X