Maialen Chourraut finalerdietarako marka onenarekin sailkatu da
Maialen Chourrautek K1 modalitateko finalerdietarako txartela marka onenarekin lortu du. Gipuzkoako piraguista Londreseko aurreneko bi txandetan onena izan da, eta ostegunean finalerdietan izango da.
Aurreneko txandan Chourrautek erakustaldia eman du, eta finalerdietarako sailkatzea ia erabakita utzi du. Bigarren txandan 105.91ko marka egin du, baina zigorrarekin 107.91n gelditu da.
Sailkapena:
.1. Maialen Chourraut (ESP) 98.75
.2. Lizzie Neave (GBR) 98.92 +0.17
.3. Maria Clara Giai Pron (ITA) 99.66 +0.91
.4. Jessica Fox (AUS) 100.33 +1.58
.5. Stepanka Hilgertova (CZE) 100.75 +2.00
.6. Jana Dukatova (SVK) 101.37 +2.62
.7. Corina Kuhnle (AUT) 101.77 +3.02
.8. Jasmin Schornberg (GER) 102.14 +3.39
.9. Natalia Pacierpnik (POL) 102.38 +3.63
10. Emilie Fer (FRA) 106.46 +7.71.