Londresko Olinpiar Jokoetan dauden euskal kirolariak
Zuzi olinpikoa Londresen dago, ostiraletik aurrera Stratfordeko Estadio Olinpikoa argiztatzeko prest. Britainia Handiko hiriburua mundutik etorritako kirolariez beteta dago. Horien artean, lau urtetako lana sarituko lukeen dominaren bila doazen 30 euskaldun daude.
Olinpiar Jokoei buruzko web berezian, kirolari guztien fitxak ikus ditzakezu (20 gizon eta 10 emakume), baita Londreserako bideari errepasoa egiten dioten bideoak ere.
Hiru kirolek hiruna euskaldun izango dituzte. Piraguismoan, Maialen Chourraut gipuzkoarra Munduko Slalom Kopako urreak utzitako sentsazio onekin joango da, Ander Elosegirekin eta Samuel Hernanzekin. Judoan, Oiana Blancok eta Sugoi Uriartek lehenengo aldiz parte hartuko dute Jokoetan, Atenasen egon zen Kioshi Uematsurekin batera. Pistako txirrindularitzan, Leire Olaberria beteranoa, Hodei Mazkiaran eta Juan Peralta omnium, keirin eta sprint probetan arituko dira, hurrenez hurren; Unai Elorriaga eta Asier Maeztu, berriz, ez dituzte aukeratu.
Beste kirol batzuetan ere, bina euskaldun egongo dira: belan, Iker Martinez eta Xabier Fernandez (domina gehien irabazi dituzten euskaldunak) arituko dira; triatloian, Ainhoa Murua eta Zuriñe Rodriguez; eta tiro olinpikoan, Pablo Carrera eta Juanjo Aranburu.
Borroka librean, Maider Undak azkenean lortu du Londreserako txartela. Istanbuleko Munduko Txapelketan ezin izan zuen lortu, baina Finlandian azkenean lortu du bere asmoa. Martxan, berriz, Mikel Odriozola lehiatuko da. Euskal atletismoaren ordezkari bakarra da. Jonathan Castroviejo, Samuel Sanchezen lesioaren ondoren, errepide txirrindularitzan arituko da, lineako proban eta erlojupekoan.
Espainiako bi eskubaloi selekzioetan euskaldunak daude. Emakumezkoen taldean, Eli Pinedo, Nely Carla Alberto, Andrea Barno eta Patricia Elorza arituko dira. GIzonezkoen artean, Eduardo Gurbindo, Julen Aginagalde eta Mikel Agirrezabalaga. Espainiako futbol selekzioan bost euskal futbolarik jokatuko dute: Javi Martinez, Ander Herrera, Iker Muniain, Iñigo Martinez eta Cesar Azpilicueta.
Zure interesekoa izan daiteke
Carlota Cigandak ez du kortea gainditu Britaniako Irekian
Nafarra bere mailarik onenetik urrun egon da, eta ostiral honetan +6ko sinadura lortu du, osteguneko +3ari gehituta.
Miren Lazkano, Oklahoman brontzea irabazita: “Esperientzia berria, polita eta positiboa izan da"
Mren Lazkano etxean da iragan asteako Kayak Krossekoo Munduko txapelketan brontzezko domina poltsikoratuta. Balentriak datorrenari aurre egiteko indarrez bete du Basque Teameko palista.
Lucas Herbert garaile, Erresuma Batuko LIV Torneoan; Rahmek 23. amaitu du
Jon Rahmek 23. bukatu du, par azpitik 4 kolperekin. LIV ligan inoiz izan duen emaitzarik txarrena da.
Miren Lazkanok brontzea lortu du Oklahomako Kayak Kroseko Munduko Txapelketan
Donostiako palistak borroka zirraragarria izan du Ricarda Funk alemaniarrarekin, baina epaileek deskalifikatu egin dute Funk. Lazkanok hirugarren postuan amaitu du, urrea irabazi duen Alena Marx suitzarraren eta zilarra eskuratu duen Noemie Fox australiarraren atzetik.
Ukitu goiztiar batek domina lortzeko aukerarik gabe utzi du Miren Lazkano Oklahomako Munduko Txapelketako finalean
Donostiako palistak 11. postuan bukatu du finala, finalerdietan bikain aritu ondoren. Klara Olazabalek, bere aldetik, 29. postuan bukatu du txapelketa.
Beñat Fernandez: “Ametsa Moto GPko txapelduna izatea da”
Beñat Fernadez Moto 3 kategorian arituko da hurrengo denboraldian, Team 109 talde irlandarrarekin. Andoaingo gidariak Red Bull Rookies Cup eta Supersport 300 kategorietan ibili eta gero egingo du salto Munduko Txapelketara. Supersport 300 kategorian, gainera, txapelduna izan zen 2025ean. Efren Vazquez pilotu ohia izango du lagun, oso gertukoa baitu.
Alazne Aurrekoetxea, Europako surf txapelduna
Surflari bizkaitarrak Europako titulua eskuratu du Salinasen (Asturias), SUP olatuen kategorian, final bikain batean nagusituta. Garaipenak sasoi betean dagoela berretsi du, duela aste gutxi Espainiako txapelketa irabazi ondoren.
Chourrautek zazpigarren amaitu du Oklahomako Muduko Txapelketaren kayak finala, eta Echanizek hamargarren
Emakumezkoen K1 finalean, Jessica Fox australiarrak lortu du urrea, Evy Leibfarth estatubatuarrak zilarra eta Kimberley Woods ingelesak brontzea. Gizonezkoen K1 finalean, Jakub Krejci txekiarrak irabazi du, Michal Pasiut poloniarrak zilarra eta Giovanni De Gennaro italiarrak brontzea.
Maialen Chourraut eta Pau Echaniz, Oklahomako Munduko Txapelketako kayak finalera
Chourrautek jaitsiera garbia egin du, penalizaziorik gabe, eta seigarren izan da. Munduko txapelketa batean seigarren finala jokatuko dut lasartearrak. Bestalde, Echaniz zazpigarren izan da finalerdian, eta bere bigarren finala du.
Pou anaiek Alpamayo mendia igo dute, Perun
5.947 metro ditu, eta mendi ospetsua denez, espedizio ugari egiten dira egunero helburu berarekin. Horregatik, Ikerrek eta Enekok igoera gaueko hamaiketan hastea erabaki zuten, beste eskalatzaileak igotzen hasi aurretik.