Wimbledon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nadal eta Murray, finalerdietan

Espainiarrak 6-3, 6-3, 5-7 eta 6-4 gainditu zuen Mardy Fish eta Eskoziakoak 6-3, 6-4 eta 6-4 Feliciano Lopez.
Argazkia: EFE

Rafel Nadalek eta Andy Murrayk jokatuko dute finalerdietako norgehiagoka. Manacorrekoak 6-3, 6-3, 5-7 eta 6-4 gainditu zuen Mardy Fish. Nadalek ez zuen arazorik izan orkatia minduta izan arren. Murrayek erraz gainditu zuen Feliciano Lopez espainiarra, 6-3, 6-4 eta 6-4.

Beste finalerdia Novak Djokovic serbiarrak eta Jo-Wilfried Tsonga frantziarrak jokatuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X