Wimbledon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Djokovic eta Tsonga, finalerdietan

Serbiarrak 6-2, 3-6, 6-3 eta 7-5 gainditu du Tomic eta Federerrek agur esan dio txapelketari Tsongaren aurka 3-6, 6-7 (3), 6-4, 6-4 eta 6-4 galduta.
Argazkia: EFE

Roger Federerrek agur esan behar izan dio 2011ko Wimbledon Slam Handiari Jo-Wilfried Tsongaren aurka 3-6, 6-7 (3), 6-4,

6-4 eta 6-4 galdu ostean. Frantziarrak bere lehen finalerdia jokatuko du Novak Djokovicen aurka.

Djokovicek arazorik gabe gainditu du Tomic gaztea, 6-2, 3-6, 6-3 eta 7-5.

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X