Herri-kirolak
Gari Gamendia: "Lehen txapel handia eskuratu dut baina gozatu gabe"
Gari Garmendiak lehen txapela eskuratu berri du, Harri Handien Euskal Herriko Txapelketan. Gozatu gabeko lehen txapel handia izan da Garmendiak adierazi duenez.
Gari Garmendia, Harri Handien Euskal Herriko txapeldun
Harri-jasotzaile idiazabaldarrak bere lehen txapela lortu du, guztira 7.100 kilo altxatuta. "Azkenengo astean oso gaizki pasa dut mentalki", azaldu du txapeldun berriak. "Fisikoki oso ongi etorri naiz prestatuta, baina azkenengo astean dena erori zait, ez dakit zer gertatu zaidan, gaur ez dut batere gozatu", erantsi du.
Estefania Etxebestek bi aldiz altxatu du 150 kiloko harria
"Azkeneko bi asteak oso luzeak egin zaizkit", aitortu du Iturengo harri-jasotzaileak balentria lortu ondoren. "Oso gaizki pasatu dut etxean, buruari bueltaka; azkenaurreko entrenamenduan hiru saiakera egin eta batean ere ez nuen altxatu", azpimarratu du.
Zalduatarrak, enbor bereko ezpalak
Larunbatean Euskal Timberren finalak Euskal Herriko aizkolari trebeena zein den erabakiko du. Finalean, besteak beste Xabier Zaldua eta haren semea Jon izango dira lehian. Txapelketa kirolakeitb.eus-en eta ETB1en ikusi ahalko da.
Euskal Timberreko finala aurkeztu dute; larunbatean izango da
Hamasei aizkolarik izango dute jokoan txapela, Euskal Herrian aurrenekoz egiten ari den espezialitate honetan. EITBk emitituko du lehia, eitb.eus-en eta ETB1en bidez, 23:00etatik aurrera.
B taldea bigarren tokira igo da Kirol Herri Ligako laugarren jardunaldian
Lehia estua izan da Kirol Herri Ligako laugarren jardunaldian, orain arteko saiorik lehiatuena. Julen Alberdik, Jon Gisasolak, Uxue Ansorregik eta Patricia Martinek osatutako taldeak, B taldeak, lortu du garaipena eta, ondorioz, bigarren postua.
Inork ez du Izeta VI.aren erronka onartu
Pasa den larunbatean Andoni Iruretagoiena Izeta VI.enak erronka bota zuen ETBko kameren aurrean. Aurkariaren zain egon da baina inork ez du Izeta VI.aren erronka onartu.
Gesalagak, Garmendiak, Arrutik eta Ezpeletak beste hamar puntu lortu dituzte, Kirol Herriko ligan
Hirugarren jardunaldian, astelehenean, Alegian, Osa, "Urra" Astondoa eta Larrañaga kirolariek osatutako taldea baino gehiago izan dira; azken horiek puntu bat eskuratu dute. Sailkapenean, irabazleek 18 puntu dituzte, dagoeneko.
Izeta VI.a erronka baterako aurkari bila dabil
Andoni Iruretagoiena “Izeta VI.a"k erronka bota du EITBko kameren aurrean: 50 aldiz 100 kiloko bola jaso, 10 kanaerdiko moztu eta 5 km korrika. Azpeitiko zezen plazan izango da, martxo bukaeran edo apiril hasieran. Ostegunean, 19:00etan, Izeta Sagardotegian egongo da aurkarien zain.
Lehia estua Kirol Herri txapelketako bigarren jardunaldian
Ikusgarria bezain gorabeheratsua izan da "Kirol Herri"ko bigarren jardunaldia. Banakako lanean 3 eta 1 aurreratu da Larrañagak, Pikabeak, Lopetetgik eta Osak osatutako taldea. Binakakoan, Lopategik eta Osak eraman dituzte bi puntuak. Aizkoran, ordea, Alberdi eta Ansorregi bi puntura jarri dira.
Jokin Eizmendik eta Lierni Osak "Harri Herri"ko finalerako urratsa eman dute
Neguko "Harri Herri" saioko bigarren jardunaldian, Jokin Eizmendik Xabat Olaizolaren marka berdindu du. Beñat Telleriak eta Gorka Etxeberriak 9na jaso dute, eta sailkapenean hirugarren eta laugarren jarri dira. Emakumezkoetan Lierni Osak egin du markarik onena, 13 jasoaldi, Maddi Gesalagak baino bat gutxiago. Bestalde, Ane Atxutegi (9) eta Ane Cestau (8) nekez sartuko dira zortzi onenen artean.
Azpiazu: "Asko kostatu zait harria uzteko erabakia hartzea"
Paulo Azpiazuk harri-jasotzea uztea erabaki berri du, lesioak eta bere bizitzako beste eginbehar batzuk tarteko. Harria alde batera uztearen arrazoiez eta bere ibilbideaz jardun gara berarekin.
Paulo Azpiazuk harria jasotzeari utziko dio "gogo faltagatik" eta bizkarreko lesio baten ostean
Bergaran jaio, baina zazpi urte zituenetik Estellerrian bizi den harri-jasotzaileak aitortu duenez, "ez daramat harria odolean, horretan soilik % 100ean aritzeko". "Neureari gehiago denbora eskaini nahi diot", erantsi du.