Herri-kirolak
2022/07/20 - 17:19
Julen Gabirondo, segan historia egiten ari den iturgina
Julen Gabirondok bosgarren aldiz irabazi berri du Euskal Herriko sega txapelketa, Bixente Mitxelenaren marka berdinduta. Dena den, urnietarraren egunerokoa iturgintzarekin lotuta dago.
2022/07/18 - 17:59
Julen Gabirondo, bosgarrenez Euskal Herriko txapeldun
Julen Gabirondo urnietarrak bogarren aldiz bereganatu du Segako Euskal Herriko Txapela Aian jokatutako finalean, eta, hartara Bixente Mitxelenaren marka berdintzea lortu du. Gabirondoren ostean Iban Pardo bigarren geratu zen . Hirugarren tokian, Mikel Lizartza eta laugarrenean, Jon Otegi.
2022/07/07 - 00:26
Euskadiko Herri Kirol Federazioak aizkolaritzan dagoen banaketari aurre egiteko proposamena aurkeztu du
Egun aizkolarien artean dagoen banaketa konpontzen saiatzeko urratsa egin nahi duela jakinarazi du Euskadiko Herri Kirol Federazioak prentsaurreko bten bidez.
2022/06/19 - 23:19
Karmele Gisasolak hirugarren txapela jarraian lortu du Euskadiko Harri-Jasotze Txapelketan
'Zelai III.a' nagusitasunez gailendu da 75 kiloko zilindroa, 62,5eko kuboa eta pisu bereko bola altxatu behar zituzten harri-jasotze proban.
2022/06/19 - 00:03
Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitz nagusitu dira emakumezkoen Binakako Euskal Pentatloian
24 minututan egin dituzte lanak Tolosako zezen plazan. Garazi Arruti eta Lucia Orbe izan dira bigarrenak 26:52ko denborarekin. Karmele Gisasolak eta Uxue Ansorregik 27:39ko denboran bukatu dute. Datorren larunbatean ikusi ahal izango da proba ETB1en eta eitb.eus-en.
2022/06/13 - 00:02
Aimar Irigoienek marka hautsi du Etxauriko Harriarekin, 18 jasoaldi eginda
Aimar Irigoienek marka berria ezarri du Etxauri harriarekin. 36 urteko harri-jasotzaileak urte t'erdi inguru zeraman plazetatik kanpo eta indarberrituta itzuli da. Aurretik, hiru aldiz, Etxauriko harriari 17 altxaldi emandakoa da eta gaur errezildarrak 18 eman dizkio, beste inork baino gehiago.
2022/06/12 - 17:06
Etxeberria eta Izeta VI.a, oso nagusi binakako pentatloian
Gorka Etxeberriak eta Andoni Iruretagoiena "Izeta VI.ak" Binakako III. Euskal Pentatloia irabazi dute, Tolosako Zezen-Plazan. Izetak edizio guztiak eraman ditu, bikote-lagun desberdinekin.
2022/06/12 - 16:00
Etxeberriak eta Izeta VI.ak irabazi dute Binakako III. Euskal Pentatloia
Andoni Iruretagoiena "Izeta VI.a" eta Gorka Etxeberria izan dira azkarrenak gizonezkoen Binakako Euskal Pentatloian. Jagoba Otaegik eta Xabier Zalduak, Beñat Amadek eta Aritz Irazabalek, Aratz Mugertza III.ak eta Julen Kañamaresek parte hartu dute, ekainaren 12an ,Tolosan, izan den proban.
2022/06/12 - 13:00
Binakako gizonezkoen Euskal Pentatloia, gaur, ETB1en eta eitb.eusen
Igande honetan, eguerdiko 12:00etatik aurrera, gizonezkoen Binakako Euskal Pentatloia egingo da Tolosako Zezen Plazan. Aurten, lehiakideek zaleen bultzada izango dute harmailetatik.
2022/06/10 - 00:11
Gizonezkoen Euskal Pentatloi Saria, igandean, Tolosan
Lau bikote lehiatuko dira. EITB Mediak zuzenean eskainiko du binakako Euskal Pentatloi Saria, ekainaren 12an, 12:00etan.
2022/06/05 - 17:06
Arrutik eta Alberdik, aizkoran, eta Gisasolak eta Eizmendik, harria jasotzen, jantzi dute txapela
Azpeitiko Izarraitz pilotalekuak urrezko banakako aizkolari txapelketako finalak hartuko ditu. Harri-jasotzean aurreikuspenak bete dira. Aizkoran, berriz, ez.
2022/06/04 - 21:21
Urrezko Aizkolarien eta Harri jasotzaileen 25. edizioa, parte-hartzaile onenekin
Banakako Urrezko Aizkolari eta harri-jasotze txapelketen finalak jokatuko dira ekainaren 5ean Izarraitz pilotalekuan. Besteak beste, bertan egongo dira Iker Vicente, Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi 'Txikia IV.a'.
2022/06/02 - 23:05
Urrezko Aizkolari eta harri-jasotze txapelketen finalak, igandean, Azpeitian
Banakako Urrezko Aizkolari eta harri-jasotze txapelketen finalak jokatuko dira ekainaren 5ean Izarraitz pilotalekuan. Besteak beste, bertan egongo dira Iker Vicente, Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi 'Txikia IV.a'.
2022/04/24 - 00:34
40 urte dira Iñaki Gorostidi harri-jasotzaileak 185 kiloko zilindroarekin balentria egin zuela
1982an, Iñaki Gorostidi harri-jasotzaile ohiak 185 kiloko zilindroa bi aldiz bizkarreratu zuen esku bakarra erabilita. Ordutik aurrera inor ez da izan gai marka hori berdintzeko, saiakera bat edo beste egon den arren. Igande honetan, baliteke beste norbait animatzea Gorostidi Harria txapelketan.
2022/04/22 - 16:15
Arria V.a: ''Faboritoa Otaño da''
Errezildarra urtarriletik dabil Eneko Otañoren aurkako desafioa prestatzen. 20 kana-erdiko moztu beharko dituzte igandean Azpeitian, eta bakoitzak 5.000 euro jarriko ditu.
2022/04/21 - 20:14
Eneko Otaño: ''Aurrekoetan baino askoz hobeto prestatuta noa''
Otañok eta Arria V.ak desafioa jokatuko duten igandean Azpeitian. 20 kana-erdiko moztu beharko dituzte eta bakoitzak 5.000 euro jarriko ditu jokoan.
2022/04/03 - 19:32
Iker Vicente nagusi, Mikel Larrañagaren aurkako aizkora desafioan
Euskal Herriko txapeldunak 47 minutu eta 47 segundo behar izan ditu 12 kanaerdikoak eta 6 oinbikoak ebakitzeko. Lehia parekatuta joan da lan erdietara arte, eta ondoren Vicente nagusitzen hasi da. Larrañagak minutu eta 53 segundo gehiago erabili ditu lanak bukatzeko.
2022/04/01 - 16:30
Miel Mindegia: ''Vicenteren eta Larrañagaren artekoa oso estu ikusten dut''
Mindegia erreferentzia izan zen apustuen urrezko aroan. Larunbatean, Tolosan, Iker Vicentek eta Mikel Larrañagak jokatuko duten desafio historikoan, "ondo hasteak duen garrantzia" azpimarratu du.
2022/03/31 - 16:35
Iker Vicente: ''Apustu honek saltsa berezia dauka''
Vicente Euskal Herriko txapeldunak eta Mikel Larañaga txapeldunordeak desafio historikoa jokatuko dute larunbatean, Tolosako zezen plazan.
2022/03/30 - 18:39
Larrañaga, sasoi betean desafiorako
Iker Vicente eta Mikel Larrañaga aizkolariak aurrez aurre izango dira larunbat honetan, apirilaren 2an, Tolosako zezen plazan, 18:30ean hasiko den erronkan. Gaur Larrañagarekin gatoz.