Iker Vicente bi aldiz igo da podiumera Sydneyko Munduko Txapelketan
Iker Vicente aizkolaria etxean da jada, Sydneyko (Australia) Munduko Txapelketan lan bikaina egin eta emaitza onak lortuta. Nafarroakoak birritan lortu du podiumera igotzea eta zilarrezko zein brontzezko domina banarekin itzuli da Otsagabira (Nafarroa).
Vicenteren lehen podiuma mozketa horizontaleko abiadura proban iritsi zen; bigarren amaitu zuen, diziplinako txapeldunorde izan eta zilarrezko domina zintzilikatu zuen.
Bi egun geroago, Iker Vicente Sidneyko Munduko Txapelketako podiumera igo zen bigarrenez, mozketa bertikaleko abiadura proba hirugarren amaituta eta brontzezko domina bereganatuta.
Hala, bada, aizkolari nafarrak lan bikaina egin zuen Australian. Bere kirol ibilbidean lau aldiz igo da podiumera Munduko Txapelketetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Iker Vicente bigarren izan da munduko txapelketan, azkartasun proban
Iker Vicente aizkolariak laugarrenez bukatu du bigarren Australian jokatu den munduko txapelketan. Finalean, Kody Steers Otsagabiko aizkolaria baino azkarragoa izan da, eta Jack Jordan izan da hirugarren.
Ibai Soroa, Xabier Zalduaren aurkako desafioari aurre egiteko prest
Ibai Soroak Xabier Zalduaren aurkako aizkora-apustua jokatuko du larunbat honetan, martxoaren 7an, Tolosan. 10 kanaerdiko eta 4 oinbiko moztu beharko ditu bakoitzak. Soroak nola sentitzen den esan digu.
Xabier Zaldua prest, Ibai Soroaren aurkako desafioari aurre egiteko
Xabier Zalduak eta Ibai Soroak aizkora desafioa izango dute larunbat honetan, Tolosan. 10na kanaerdiko eta 4na oinbiko moztu beharko dituzte. Zalduak nola sentitzen den kontatu du elkarrizketa honetan.
Soroak eta Zalduak larunbatean Tolosan jokatuko den desafioa aurkeztu dute
Ibai Soroak eta Xabier Zalduak larunbat arratsalderako egin dute hitzordua, Tolosako zezen-plazan. 4.000 euro izango dira jokoan, eta 10 kanaerdiko eta 4 oinbiko moztu beharko dituzte. Soroak lehen desafioa du; Zalduak, berriz, hamabigarrena.
Iker Vicentek "egurra" eman dio Eneko Otañori Tolosako desafioan
Iker Vicentek irabazi du jendez lepo izan den Tolosako zezen plazan jokatu den desafioa. Bi kanaerdikoren aldea ez da nahikoa izan Eneko Otañorentzat.
Eneko Otaño: "Etxean egindakoa plazan egiteko gai banaiz, baditut irabazteko aukerak"
Beizamako aizkolaria Iker Vicente mendean hartzeko itxaropentsu joango da Tolosara, desafioaren atarian azaldu du apustua estua izango dela.
Iker Vicente: "Gogotsu eta buruz fresko iristen naiz, prestaketa ez baitzait luzeegia egin"
"Nik uste dut oso une onean nagoela", azaldu du Otsagabiako aizkolariak Eneko Otañoren aurkako desafioaren atarian. "Oso zaila izango da, segundo asko dira kentzeko", onartu du. "Burua hotz izan beharko dut", erantsi du.
Iker Vicentek eta Eneko Otañok, larunbaterako aizkorak prest
Iker Vicente eta Eneko Otañoren arteko desafioa aurkeztu dute gaur, Tolosako zezen-plazan. Otañok bi enborreko abaintaila izanen du. Horrelako abantaila duen hirugarren desafioa izango da.
Zalduatarrak, enbor bereko ezpalak
Larunbatean Euskal Timberren finalak Euskal Herriko aizkolari trebeena zein den erabakiko du. Finalean, besteak beste Xabier Zaldua eta haren semea Jon izango dira lehian. Txapelketa kirolakeitb.eus-en eta ETB1en ikusi ahalko da.
Euskal Timberreko finala aurkeztu dute; larunbatean izango da
Hamasei aizkolarik izango dute jokoan txapela, Euskal Herrian aurrenekoz egiten ari den espezialitate honetan. EITBk emitituko du lehia, eitb.eus-en eta ETB1en bidez, 23:00etatik aurrera.