Herri Kirolak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Lopetegi eta Ainitze Zumeta berriro garaile Igeldoko eta Uliako harriekin

MIKEL_URRA_AINITZE_ZUMETA_HARRIJASOTZAILEAK
18:00 - 20:00
Mikel Lopetegi eta Ainitze Zumeta berriro garaile Igeldoko eta Uliako harriekin
Zumetak, gainera, berak aurretik jarritako marka ondu du, 70 kiloko harriari 23 altxaldi emanda. Mikel Lopetegik, berriz, 135 kiloko harria 18 aldiz altxatu du, Paulo Azpiazuk baino altxaldi bat gehiago eta Beñat Telleriak baino hiru gehiago eginda.

Zure interesekoa izan daiteke

Izeta VI.a eta Lierni Osa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Izeta VI.ak eta Lierni Osak markak jarri dituzte Zarautzen

Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak bikain bete du erronka ahalegina. Zarauztarraren helburua ordubete eta lau minututik jaistea zen, eta 59 minutu eta 3 segundoan gelditu du kronoa. 100 kiloko bolari 50 altxaldi eman dizkio, 10 kanaerdiko moztu ditu eta maila onean aritu da 5 kilometroko korrikaldian. Hala, buruan zuen denbora hobetu du, 5 minutu jaitsita. Lierni Osak ere marka ahalegina zuen, eta 62 kiloko bolarekin 72 altxaldi egin ditu 10 minutuan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X