Mollarrik Ulia menderatu du, eta "Harri Herri" saioko final handirako sailkatu da
Mollarri taldea "Harri Herri" saioko hirugarren ekitaldiko final handirako sailkatu da; izan ere, astelehenean EITBk emandako finalerdian, Ulia taldea menderatu du. Naroa Arruti kapitain duen Mollarri eta Elene Ostolazak gidatzen duen Ulia parean ibili dira landutako harriekin, baina, harri baldarraren lehian, Mollarri nabarmen nagusi izan da: Maddi Gesalagak eta Duranak 39 jasoaldi egin dituzte, eta Estefania Etxebestek eta Lucia Orbek, aldiz, 29.
Hala, 100 kiloko koadroarekin, Maddi Gesalagak 11 jasoaldi lortu ditu, Mollarrirentzat, eta Uliaren aldetik, Estefania Etxebestek 10 egin ditu. Uliako Lucia Orbek, 62,5 kiloko kubikoari heldu eta 17 jasoaldi gauzatu ditu, eta Mollarrik, Goizeder Abendibarrek ordezkatuta, 15.
62,5 kiloko zilindroan, Uliak, beste behin, alde txikia lortu du; izan ere, Sara Asenjok 15 jasoaldi egin ditu, Eider Garciak, Duranak, baino bat gehiago. Eta, 50 kiloko bolarekin, Uliako Itxaso Trekuk 26 aldiz jaso ditu, Mollarriko Zihara Zabalak baino jasoaldi bat gehiago eginda.
Ondorioz, harri baldarrekin aritzeko, Uliak bost minutu eta 48 segundo izan ditu, eta Mollarrik zortzi segundo gutxiago, 5:40. Naroa Arrutik Maddi Gesalaga eta Durana hautatu ditu, eta Elene Ostolazak Estefania Etxebeste eta Lucia Orbe. Mollarrik argi irabazi du; talde horretako harri-jasotzaileek 39 aldiz jaso dute harri baldarra, aurkariek baino hamar aldiz gehiago. Horrenbestez, Mollarrik eskuratu du apirilaren 27ko finalerako txartela, eta Ibiur izango du aurrean, txapelak jokoan; aurretik, datorren astelehenean, hilaren 21ean, Igeldo eta Laukariz saiatuko dira eskuratzen gizonezkoen finalerako esleitu gabe dagoen bigarren eta azken txartela.
| EMAKUMEZKOEN BIGARREN FINALERDIA | |||||
| KOADROA | KUBIKOA | ZILINDROA | BOLA | DENBORA | |
| ULIA | 10 | 17 | 15 | 26 | 4:48 (+1:00) |
| MOLLARRI | 11 | 15 | 14 | 25 | 4:40 (+1:00) |
| HARRI BALDARRA | |||||
| JASOALDIAK | |||||
| ULIA | 29 | ||||
| MOLLARRI | 39 | ||||
Puntuazioa: KOADROA (8 segundo jasoaldiko), KUBIKOA (5 segundo jasoaldiko), ZILINDROA (3 segundo jasoaldiko) eta BOLA (3 segundo jasoaldiko).
Zure interesekoa izan daiteke
Iker Vicentek seigarrenez irabazi du Urrezko Kopa
Iker Vicentek, seigarrenez irabazi du trinitate plazan jokatu den Urrezko Kopa. Otsagabikoak 31 minutu eta 47 segundoan amaitu du. Txikia IV.a bigarren izan da minutura. Larrañaga, hirugarren bi minutu eta 12 segundora.
Mikel Lopetegi “Urra” eta Maddi Gesalaga nagusi Igeldoko harriarekin eta Uliakoarekin
Harri-jasotzaileen urteroko zita garrantzitsua izan dugu Donostiako Trinitate Plazan: Uliako Harria eta Igeldoko Harria txapelketak. Gizonezkoetan, Mikel Lopetegi Urra izan da garaile, iaz bezala, Igeldoko harriari 18 jasoaldi emanda. Emakumezkoetan, iazko garaileak (Ainitze Zumeta) ez du parte hartu, eta Maddi Gesalaga nagusitu da, Uliako harria 22 aldiz jasota.
Goiherri eta Gaztedi nagusi, Euskal Herriko sokatira txapelketan
Emakumezkoen 500 kiloko mailan, Goiherrik irabazi du Laukizen jokatutako Euskal Herriko sokatira txapelketa; gizonezkoetan, berriz, Gaztedik irabazi du, 560 kiloko mailan.
Urtebeteren ondoren, bueltan da Euskal Pentatloia
Urtebeteko geldialdia pasata, bueltan da Euskal Pentatloia. Aurtengoan, 14 kirolari lehiatuko dira elkarren artean. Kanporaketa larunbatean jokatuko da Villabonako herriko plazan.
Txikia IV.ak jantzi du Euskal Duatloiko txapela Tolosan
Tolosako zezen-plazan Euskal Duatloiaren finala jokatu da, eta Julen Alberdi Txikia IV.a nagusitu da, 22:44ko denborarekin, iazko marka hobetuz. Ibai Soroa izan da bigarren, 25:20ko denborarekin, eta Xabier Zaldua hirugarren, 27:08ko markarekin.
Faborito argirik gabeko Euskal Duatloiaren finala, igandean, Tolosako zezen-plazan
11 kirolari, besteak beste, iazko txapelduna, Julen Alberdi, Xabier Zaldua, Eneko Saralegi eta Ibai Soroa, lehiatuko dira aizkora eta korrika uztartzen dituen modalitate honetan. Ikuskizuna zuzenean emango dute ETB1ek eta kirolakeitb.eus-ek, 17:30ean hasita.
Euskal Duatloiaren bigarren finalerdia, asteburuan, Zumarragan
13 kirolari izango dira lehian, baina bakarrik hiruk lortuko dute ekainaren 7an Tolosan jokatuko den finalerako txartela. Pasa den astean, Eloy Kortxerok, Julen Kañamaresek eta Oier Mitxelenak lortu zuten aurrera egitea Berastegin jokatutako lehen finalerdian.
Euskal Duatloiaren finalerdiak hasiko dira asteburuan Berastegin
Euskal Duatloiaren lehen finalerdia jokatuko da asteburu honetan. Larunbatean, Berastegiko eskola atarian arratsaldeko bostetan. Bigarrena, Maiatzaren 23an Zumarragako Euskadi Plazan. Finala ekainaren 7an jokatuko da, Tolosan.
Albizuri aise nagusitu zen gizonezkoen “Harri Herri” finalean
Albizuri taldeak irabazi zuen Harri Herri saioko gizonezkoen finala, Etxauriko harri-jasotzaileak mendean hartuta. Harri baldarrari 28 jasoaldi egin zizkioten Oskar Aguasek, Jon Gisasolak, Mikel Lopetegik eta Xabier Aranburu Guztak.
Albizuriko txapeldunen sentsazioak, finalean zehar
Albizuri taldeak irabazi du Harri Herri saioko laugarren edizioa, gizonezkoen finalean Etxauri mendean hartuta. Taldekako azken lan saioan, harri baldarrari 28 jasoaldi egin dizkiote Oskar Aguasek, Jon Gisasolak, Mikel Lopetegik eta Xabier Aranburu Guztak.