Igeldo taldea izango da Albizuriren aurkaria, gizonezkoen finalean
"Harri Herri" saioko gizonezkoen lehiak badu finala: Albizuri eta Igeldo taldeak arituko dira nor baino nor gehiago bigarren ekitaldiko txapela jantzi nahian.
Aimar Galarragak, Hodei Iruretagoiena "Izeta IV.a"k, Mikel Lopetegi "Urra"k eta Ander Larruceak osatutako taldeak Izeta II.a izan du kapitain eta bi jasoaldiko aldearekin nagusitu da harri baldarrarekin egindako lanetan.
Aurretik, talde bakoitzak lau harri landurekin lan egin behar izan du harri baldarrari begira ahalik eta denbora gehien pilatzeko. Laukariz taldeko harri-jasotzaileek hasi dituzte lanak. Jon Unanue "Goenatxo III.ak, Xabat Olaizolak, Alex Merlok eta Jagoba Otaegik hasi dituzte lanak.
200 kiloko karratuarekin, Igeldoko Aimar Galarraga eta Laukarizeko Goenatxo III.a, harri handiekin espezialista, izan dira aurrez aurre. Hiru minutuko denboran, Goenatxok lau jasoaldi egin ditu (40 segundoko saria) eta Galarragak bost (50 segundoko saria).
125eko kubikoan, Laukarizeko Xabat Olaizolak eta Igeldoko Hodei Iruretagoienak neurtu dituzte indarrak. Bi munutuko denboran, 5 segundoko saria izan dute jasoaldi bakoitzeko. Bi harri-jasotzaileek 14na jasoaldi egin dituzte eta, ondorioz, 70na segundo eskuratu dituzte.
125 kiloko zilindro zaharraren txanda izan da gero. Aurrez aurre, Laukariz taldeko Alex Merlo madrildarra, eta Igeldo taldeko Mikel Lopetegi "Urra". Zarauztarrak erronka berezia izan du gainera: 202an ezarritako 22 jasoaldiko marka hobetzea. Esan eta egin, 24 jasoaldi egin ditu, bi minututan. Aurretik, Merlok 13 jasoaldi baino ez ditu egin. "Urra" dotore eta bizi aritu da, saio bikaina egin du. 72 segundo lortu ditu Igeldokoentzat; Merlok, aldiz, 39.
100 kiloko bolarekin Igeldokoak gailendu dira jasoaldi bakar batengatik: 12 eta 11. Ander Larrucea bizkaitarrak 36 segundo lortu ditu Igeldokoentzat, eta Jagoba Otaegik 33 Laukariz taldearentzat.
Hasieratik duten minutu gehigarria kontuan hartuta, Igeldok 4:48 denbora izan du harri baldarrarekin lan egiteko, eta Laukarizek, aldiz, 4:02.
Harri baldarra
Harri baldarrarekin Igeldoko Mikel Lopetegi "Urra" eta Hodei Iruretagoiena aritu dira, eta Laukarizeko Xabat Olaizola eta Goenatxo IV.a. Lehia estua izan da, baina azkenean Igeldokoek 18 jasoaldi egin dituzte, eta Laukarizkoek 16. Ondorioz, Igeldo izango da Albizuri taldearen aurkaria datorren astelehenean jokatuko den final handian.
Zure interesekoa izan daiteke
Ainitze Zumeta: “Gelditu beharrean jarraitu egin nuen eta harria jaso ezinda geratu naiz”
Ainitze Zumetak harri-jasotzea utziko zuela iragarri zuen bere sare sozialetan. 2024an lesionatu eta ordutik bizkarreko minez aritu da lehiatzen, gorputzak gelditzeko esan dion arte. Orain, ondo osatzea da bere helburu nagusia.
Iker Vicentek seigarrenez irabazi du Urrezko Kopa
Iker Vicente nafarrak seigarrenez irabazi du Urrezko Kopa, Donostiako Trinitate plazan. Otsagabikoak 31 minutu eta 47 segundoan amaitu du lana. Txikia IV.a izan da bigarren, minutu batera, eta Larrañaga sailkatu da hirugarren, 2 minutu eta 12 segundora.
Mikel Lopetegi “Urra” eta Maddi Gesalaga nagusi Igeldoko harriarekin eta Uliakoarekin
Harri-jasotzaileen urteroko zita garrantzitsua izan dugu Donostiako Trinitate Plazan: Uliako Harria eta Igeldoko Harria txapelketak. Gizonezkoetan, Mikel Lopetegi Urra izan da garaile, iaz bezala, Igeldoko harriari 18 jasoaldi emanda. Emakumezkoetan, iazko garaileak (Ainitze Zumeta) ez du parte hartu, eta Maddi Gesalaga nagusitu da, Uliako harria 22 aldiz jasota.
Goiherri eta Gaztedi nagusi, Euskal Herriko sokatira txapelketan
Emakumezkoen 500 kiloko mailan, Goiherrik irabazi du Laukizen jokatutako Euskal Herriko sokatira txapelketa; gizonezkoetan, berriz, Gaztedik irabazi du, 560 kiloko mailan.
Urtebeteren ondoren, bueltan da Euskal Pentatloia
Urtebeteko geldialdia pasata, bueltan da Euskal Pentatloia. Aurtengoan, 14 kirolari lehiatuko dira elkarren artean. Kanporaketa larunbatean jokatuko da Villabonako herriko plazan.
Txikia IV.ak jantzi du Euskal Duatloiko txapela Tolosan
Tolosako zezen-plazan Euskal Duatloiaren finala jokatu da, eta Julen Alberdi Txikia IV.a nagusitu da, 22:44ko denborarekin, iazko marka hobetuz. Ibai Soroa izan da bigarren, 25:20ko denborarekin, eta Xabier Zaldua hirugarren, 27:08ko markarekin.
Faborito argirik gabeko Euskal Duatloiaren finala, igandean, Tolosako zezen-plazan
11 kirolari, besteak beste, iazko txapelduna, Julen Alberdi, Xabier Zaldua, Eneko Saralegi eta Ibai Soroa, lehiatuko dira aizkora eta korrika uztartzen dituen modalitate honetan. Ikuskizuna zuzenean emango dute ETB1ek eta kirolakeitb.eus-ek, 17:30ean hasita.
Euskal Duatloiaren bigarren finalerdia, asteburuan, Zumarragan
13 kirolari izango dira lehian, baina bakarrik hiruk lortuko dute ekainaren 7an Tolosan jokatuko den finalerako txartela. Pasa den astean, Eloy Kortxerok, Julen Kañamaresek eta Oier Mitxelenak lortu zuten aurrera egitea Berastegin jokatutako lehen finalerdian.
Euskal Duatloiaren finalerdiak hasiko dira asteburuan Berastegin
Euskal Duatloiaren lehen finalerdia jokatuko da asteburu honetan. Larunbatean, Berastegiko eskola atarian arratsaldeko bostetan. Bigarrena, Maiatzaren 23an Zumarragako Euskadi Plazan. Finala ekainaren 7an jokatuko da, Tolosan.
Albizuri aise nagusitu zen gizonezkoen “Harri Herri” finalean
Albizuri taldeak irabazi zuen Harri Herri saioko gizonezkoen finala, Etxauriko harri-jasotzaileak mendean hartuta. Harri baldarrari 28 jasoaldi egin zizkioten Oskar Aguasek, Jon Gisasolak, Mikel Lopetegik eta Xabier Aranburu Guztak.