Arruti-Arbelaitz eta Gabirondo-Telleria, 2023ko Binakako Euskal Pentatloiko txapeldunak
Nerea Arruti-Amalur Arbelaitz eta Julen Gabirondo-Beñat Telleria bikoteak dira 2023ko Binakako Euskal Pentatloiko txapeldunak, igande honetan, ekainaren 11n, Tolosako (Gipuzkoa) zezen-plazan onenak izan baitira.
Emakumezkoen finala
Emakumeek bost proba egin behar izan dituzte: harri-jasotzean, 20 altxaldi 63 kiloko bolarekin; harri-tiratzean, 2 plaza 250 kiloko harriarekin; aizkoran, 45 ontzako 2 egur moztu behar izan dituzte; 35 kiloko txingekin, 6 plaza, eta, amaitzeko, 2 kilometro korrikan (20 itzuli zezen-plazari).
Errekondo eta Fernandez de Barrena izan dira onenak harri-jasotze proban, baina oso errenta txikia atera diete Arrutiri eta Arbelaitzi. Orbe eta Martinez, aldiz, nahiko atzean geratu dira.
Ondoren, harri-tiratzean, abantaila hartu du Arruti-Arbelaitz bikoteak, Errekondori eta Fernandez de Barrenari 44 segundo aterata. Bigarren bikoteak baino 24 segundo gehiago behar izan dituzte Orbek eta Martinezek.
Hala, bada, aizkoran handitu egin dute aldea Arbelaitzek eta Arrutik, Fernandez de Barrena eta Errekondo bikotearekiko (3 minutu eta 28 segundo). Martinezek eta Orbek ezin izan dute desabantaila murriztu, eta aukerarik gabe geratu dira. Ondorioz, bideratuta utzi dute garaipena.
Txingetan, Errekondo-Fernandez de Barrena bikoteak desabantaila zertxobait murriztu du, baina 3 minutu eta 25 segundoko abantaila nahikoa izan zaie Arrutiri eta Arbelaitzi garaipena poltsikoratzeko. Txapeldunak 23 minutu eta 24 segundoko marka egin dute. Fernandez de Barrena eta Errekondo bigarren izan dira, 2 minutu eta 11 segundora. Hirugarren amaitu dute Orbek eta Martinezek, garaileekiko 5 minutu eta 27 segundora.
Gizonezkoen finala
Gizonek ere, bost probari egin diete aurre: harri-jasotzean, 40 altxaldi 100 kiloko bolarekin; harri-tiratzean, 4 plaza 400 kiloko harriarekin; aizkoran, 4 kana-erdiko moztu behar izan dituzte; 100 txingekin, 6 plaza, eta, bukatzeko, 4 kilometro korrikan (40 itzuli zezen-plazari).
Sei bikote ibili dira lehian, bi txandatan banatuta. Lehen txandan, Gabirondo-Telleria, Zelai IV-Zelai V eta Zaldua-Mugertza III aritu dira; eta bigarrenean, Izeta VI-Olaizola, Irazabal-Amade eta Kañamares III-Otaegi.
Lehen txandan, Gabirondo eta Telleria izan dira onenak harri-jasotzean, eta abantailarekin ekin diote harri-tiratzeari. Bigarren probari ekiten bigarrenak Zelai IV.a eta Zelai V.a izan dira, eta Zaldua eta Mugertza III.a izan dira bigarren lanari ekiten azkenak. Gabirondo-Telleria bikoteak lehen postuari eutsi dio 400 kiloko harriarekin 4 plaza egin ostean, eta Zelaitarrekiko minutu eta 32 segundoko errentarekin ekin diote aizkora-jokoari. Mugertza III.a eta Zaldua desabantaila handiarekin hasi dira aizkoran, 4 minutu eta 32 segundoko atzerapenarekin.
Gabirondok eta Telleriak aurkariekiko aldea handitu dute aizkoran, eta txingekin 6 plaza egin ostean, lehen txandako bigarrenak (Zelai IV-Zelai V) minutu eta 2 segundora zituztela ekin diote korrikaldiari. Maila bikaina eman dute korrikan Gabirondok eta Telleriak, eta 36 minutu eta 15 egundoko markarekin irabazi dute txanda. Bigarren izan dira Zelai IV.a eta Zelai V.a, 3 minutu eta 2 segundora. Hirugarren amaitu dute Zalduak eta Mugertza III.ak; txandako irabazleek baino 4 minutu eta 8 segundo gehiago behar izan dituzte lanak amaitzeko.
Bestalde, bigarren txandan, azkar jarri dira buruan Izeta VI.a eta Olaizola, harri-jasotzean onenak izanda. Irazabalek eta Amadek 58 segundo geroago ekin diote bigarren probari, eta Kañamaresek eta Otaegik bigarren txandako buruan ibili den bikoteak baino minutu eta 45 segundo gehiago behar izan dute harri-jasotzean. Izetak eta Olaizolak lehen txandako irabazleen marka izan dituzte erreferentzia, eta estreinako proban antzeko denbora egin dute.
Izeta VI-Olaizola bikoteak Gabirondok eta Telleriak baino 23 segundo gehiago behar izan ditu harri-tiratzean, baina minutu eta 9 segundo sartu die Irazabali eta Amaderi. Kañamares eta Otaegi, aldiz, nahiko atzean geratu dira.
Aizkoran bikain ibili da Izeta VI-Olaizola bikotea, eta Gabirondok eta Telleriak lehen hiru proben ostean lortutako marka hobetu dute, 5 segundoan. Gainera, txingekin 6 plazak osatu ostean, Izetak eta Olaizolak 10 segundo ateratzen zizkioten Gabirondori eta Telleriari. Irazabal-Amade bikoteak euren txandako lehenengoek baino minutu eta 12 segundo geroago ekin diote korrika-saioari, eta Kañamares III.ak eta Otaegik, 5 minutu eta 25 segundo geroago.
Gauzak horrela, garaipena Izeta VI-Olaizola eta Gabirondo-Telleria bikoteen artean egon da. Lehia oso estua izan da, baina, azkenean, Izeta VI.ak eta Olaizolak ezin izan dute hobetu lehen txandako bikote onenaren marka. Ondorioz, Gabirondok eta Telleriak jantzi dituzte Binakako Euskal Pentatloiko txapelak. Bigarren izan dira Izeta VI.a eta Olaizola, 19 segundora, eta hirugarren postuan amaitu dute Irazabalek eta Amadek, 2 minutu eta 18 segundora.
Laugarren postua Zelai IV-Zelai V bikotearentzat izan da, 3 minutu eta 12 segundora; bosgarrena, Zalduarentzat eta Mugertza III.arentzat, 4 minutu eta 08 segundora, eta seigarren izan dira Kañamares III.a eta Otaegi, 7 minutu eta 7 segundora.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Duatloiaren bigarren finalerdia, asteburuan, Zumarragan
13 kirolari izango dira lehian, baina bakarrik hiruk lortuko dute ekainaren 7an Tolosan jokatuko den finalerako txartela. Pasa den astean, Eloy Kortxerok, Julen Kañamaresek eta Oier Mitxelenak lortu zuten aurrera egitea Berastegin jokatutako lehen finalerdian.
Euskal Duatloiaren finalerdiak hasiko dira asteburuan Berastegin
Euskal Duatloiaren lehen finalerdia jokatuko da asteburu honetan. Larunbatean, Berastegiko eskola atarian arratsaldeko bostetan. Bigarrena, Maiatzaren 23an Zumarragako Euskadi Plazan. Finala ekainaren 7an jokatuko da, Tolosan.
Albizuri aise nagusitu zen gizonezkoen “Harri Herri” finalean
Albizuri taldeak irabazi zuen Harri Herri saioko gizonezkoen finala, Etxauriko harri-jasotzaileak mendean hartuta. Harri baldarrari 28 jasoaldi egin zizkioten Oskar Aguasek, Jon Gisasolak, Mikel Lopetegik eta Xabier Aranburu Guztak.
Albizuriko txapeldunen sentsazioak, finalean zehar
Albizuri taldeak irabazi du Harri Herri saioko laugarren edizioa, gizonezkoen finalean Etxauri mendean hartuta. Taldekako azken lan saioan, harri baldarrari 28 jasoaldi egin dizkiote Oskar Aguasek, Jon Gisasolak, Mikel Lopetegik eta Xabier Aranburu Guztak.
Albizurik jantzi du txapela, harri baldarrari 28 jasoaldi eginda eta Etxauri menderatuta
Txapeldunek ia minutu bat gehiago izan dute harri baldarraren azken lan saioa burutzeko, eta ez dute barkatu. Proba guztietan nagusi izan dira, batean salbu, 125 kiloko zilindroan soilik gailendu baita Etxauri.
Iker Vicente, Australian txapeldunorde amaituta: “Oso pozik, baina hortxe nabil, pauso hori ematea falta izan zait”
Otsagabiako aizkolariak bigarren postua lortu du, Australian, Munduko Txapelketan, Azkartasun proban. EITBK elkarrizketa egin dio, eta adierazi du oso ondo iritsi zela lehiara, baina “aizkolari handiak” izan ditu aurkari.
Uliako txapeldunek finalean zehar izan dituzten sentsazioak eta amaierako poza
Udane Ostolaza kapitainaren gidaritzapean, Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak 47 jasoaldi egin dizkio harri baldarrari azken lan saio erabakigarrian.
Ulia, txapeldun, finalean Mollarri mendean hartu eta harri baldarrari 47 jasoaldi eginda
Udane Ostolaza kapitainaren gidaritzapean, Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak irabazi du final estu eta zirraragarria.
Etxaurik Igeldo gainditu du bigarren finalerdian, harri baldarrarekin markarik onena lortuta
Joseba Ostolaza kapitainaren mutilek, Jon Marijuan, Gari Garmendia, Beñat Telleria eta Imanol Royo Lartain harri-jasotzaileek, harri baldarrari 20 altxaldi eman dizkiote 04:37 minutuan. Joxerramon Iruretagoiena Izeta II.aren lau mutilek, ostera, 15 jasoaldi egin dituzte, 04:03 minutuan.
Ulia nagusi izan da bigarren finalerdian, eta Ibiur finaletik at utzi du
Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak 34 jasoaldi egin dizkio harri baldarrari azken lan saioan. Patricia Martin, Lierni Osa, Ane Cestau eta Naroa Arruti, ordea, denbora tarte dezente laburragoan 30 aldiz altxatzeko gai izan dira.