SEGA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Julen Gabirondo, bosgarrenez Euskal Herriko txapeldun

18:00 - 20:00
Julen Gabirondo, bosgarrenez Euskal Herriko txapeldun
Julen Gabirondo urnietarrak bogarren aldiz bereganatu du Segako Euskal Herriko Txapela Aian jokatutako finalean, eta, hartara Bixente Mitxelenaren marka berdintzea lortu du. Gabirondoren ostean Iban Pardo bigarren geratu zen . Hirugarren tokian, Mikel Lizartza eta laugarrenean, Jon Otegi.

Zure interesekoa izan daiteke

Izeta VI.a eta Lierni Osa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Izeta VI.ak eta Lierni Osak markak jarri dituzte Zarautzen

Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak bikain bete du erronka ahalegina. Zarauztarraren helburua ordubete eta lau minututik jaistea zen, eta 59 minutu eta 3 segundoan gelditu du kronoa. 100 kiloko bolari 50 altxaldi eman dizkio, 10 kanaerdiko moztu ditu eta maila onean aritu da 5 kilometroko korrikaldian. Hala, buruan zuen denbora hobetu du, 5 minutu jaitsita. Lierni Osak ere marka ahalegina zuen, eta 62 kiloko bolarekin 72 altxaldi egin ditu 10 minutuan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X