HYPERMOTION LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Soroetak puntu bat salbatu du Sanserentzat Zubietan (1-1)

Bigarren zatian berdegunean sartu den Donostiako aurrelariak Fabriciok Teneriferentzat sartu duen gola berdindu du, partidaren azken txanpan atezainaren gainetik ondo errematatu ondoren.

Soroeta, Teneriferi sartutako gola ospatzen. Argazkia: RS Zubieta.

Sansek puntuak biltzen jarraitzen du. Talde txuri-urdinak 1-1 berdindu du Teneriferen aurka, Hypermotion Ligako 4. jardunaldiko partidan. Golak bigarren zatian iritsi dira. Kanarietako taldeak aurrea hartu du markagailuan, Fabricioren bitartez, 60. minutuan, eta Soroetak parekatu du markagailua, partidaren azken txanpan, atezainaren gainetik ondo errematatuta. Horrela, Donostiako taldeak 5 puntu bildu dutu lehen lau partidetan.

Partidaren laburpena:

Ion Ansotegik bi aldaketa egin ditu hamaikakoan aurreko jardunaldian Burgosen aurkeztu zuen hamaikakoarekin alderatuta. Luken Beitia erdiko atzelariak bigarren taldearekin jokatu du berriro, urtea lehen taldearekin hasi ostean. Unax Agoteren partez sartu da, eta, ondorioz, Jon Baldak ezker hegalean jokatu du. Erasoan, Arkaitz Mariezkurrena hasierako hamaikakoan izan da Gorka Gorosabelen tokian.

Sansek partida hasiera bikaina egin du, eta aukera interesgarriak izan ditu lehen minutuetan. Tenerifek baloiaren kontrola hartu du ondoren, eta norgehiagoka moteldu egin du. Markagailua mugitu gabe heldu dira bi taldeak atsedenaldira, Kanarietako taldeak abantaila hartzeko zorian egon bada ere; epaileak, baina, baliorik gabe utzi du Enric Gallegoren gola.

Ikuskizuna bigarren zatian iritsi da. Bi entrenatzaileak aulkia mugitzen hasi dira, bisitariak aurretik jarri dira markagailuan, Fabricioren eskutik, 60. minutuan. Aurretik, Lebarbierrek langara bidali du baloia.

Fabricioren gola (0-1):

Talde txuri-urdinaren erantzuna partidaren azken txanpan etorri da, Soroetak Jon Baldak defentsaren bizkarrera egindako bidalketa bikain bat aprobetxatu duenean, atezainaren gainetik bidalita definitzeko. Horrela, 1-1eko emaitzarekin bukatu da partida.

Soroetaren gola (1-1):

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X