Txapeldunen Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Reala vs Chelsea, zuzenean, EITBn

Irailaren 2an jokatuko den neurketa streaming bidez izango da ikusgai, kirolakeitb.eus atarian eta ETBONen, eta telebistaz, ETB1en, 19:00etatik aurrera, Zubietatik.

Reala-Chelsea partida, EITB Median ikusgai

Realak eta Chelseak Txapeldunen Ligako hirugarren sailkapen faseko itzuliko partida jokatuko dute datorren irailaren 2an, asteazkenez, Zubietan, 19:00etatik aurrera.

EITBk zuzenean ikusteko aukera emango du, streaming bidez, kirolakeitb.eus atarian eta ETBONen, eta telebistaz, ETB1en. Naxari Altuna kazetariak egingo du kontakizuna, Larraitz Lucas adituaren laguntzaz. Zuriñe Iglesias zelaian egongo da, xehetasun guztien berri emateko.

Talde txuri-urdinak ez du lan erraza izango, joanekoan porrot gogorra izan baitu (5-2). 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X