Txapeldunen Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak emaitza ona lortu nahi du Txapeldunen Ligako atarikoan, Chelsearen aurka

Hirugarren kanporaketako joaneko partida gaur arratsaldean jokatuko dute, 19:45etik aurrera, Londresen.

Joaneko partida 19:45ean hasiko da.

Realak Chelsearen aurka jokatuko du Txapeldunen Ligako atariko joaneko neurketa, gaur arratsaldean, Londresko Cherry Reds Records Stadium zelaian. Talde donostiarra emaitza ona lortzeko zelairatuko da, datorren astean Donostian jokatuko den itzulikoari sasoian ekiteko.

Arturo Ruizek entrenatzen duen taldea pasa den denboraldian ligan hirugarren geratu zen berbera da. Horri esker lortu zuten Txapeldunen Ligan lehiatzeko aukera. Era berean, denboraldi aurre ona egin dute, Lyonen aurka berdinduta eta Euskal Herria Kopa Athleticen aurka irabazita. Horrenbestez, motibatuta egingo diote aurre erronkari, Nerea Eizagirre kapitainak astearte honetan nabarmendutakoaren arabera.

Talde ingelesa, bestalde, hirugarren postuan sailkatu zen ligan, iragan sasoian. 

Reala, bigarrenez Txapeldunen Ligan

Realak Txapeldunen Ligan parte hartzen duen bigarren aldia da, 22-23 denboraldian lehiatu baitzen txapelketa horretan estreinakoz. Orduan, galdu egin zuen Bayern Munichen aurka, joaneko partidan (0-1), Donostian. Bueltako neurketa ere kontrako emaitzarekin amaitu zuen (3-1), Munichen, eta, hartara, txapelketatik kanpo geratu zen Donostiako taldea orduko hartan.

Chelseak 2020-21 denboraldian Bartzelonak irabazi zuen finala jokatu zuen; horrez gain, azken lau edizioetan, hiru finalerdietarako sailkatu zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X