Errege Kopako finalaren sarrerak izendunak izanen direla zehaztu du Realak
Horrela, sarreran agertzen diren izena, abizenak eta NANa apirilaren 18an Cartuja estadiora sartzen den pertsonarenak izan beharko dira.
Errege Kopako finalaren sarrerak izendunak izanen direla zehaztu du Realak, asteazken honetan; horrela, sarreran agertzen diren izena, abizenak eta NANa, apirilaren 18an Cartuja estadiora sartzen den pertsonarenak izan beharko direla azaldu du klubak. Bazkideak sarreraren ordainketa egiterakoan sartutako datuak sarrera hori erabiliko duen pertsonarenak izan beharko dira.
“Realak apirilaren 18an Sevillako La Cartujan jokatuko den Errege Kopako finalerako sarreren izendapenei buruzko informazio interesgarria eta erabilgarria helarazi nahi die bazkideei. Espainiako Futbol Federazioarekin izandako bilera operatiboaren ondoren, Realak Errege Kopako finalerako sarrerak izendunak izango direla jakinarazten die bazkideei. Horrek esan nahi du sarreran agertzen diren izen-abizenak eta NAN zenbakia bat etorri beharko direla sarrera horrekin estadiora sartzen den pertsonaren nortasunarekin” azpimarratu du Realak.
“Eserlekuaren kokapen zehatza aukeratzeko eta sarrera ordaintzeko, Espainiako Futbol Federazioaren salmenta-atari espezifiko bat erabili beharko da” jarraitu du talde txuri-urdinak. “Erosketa-prozesu hori betetzeko, Espainiako Futbol Federazioaren atarira sartu beharko da Realak esleitua izan den bazkide bakoitzari e-mailez helaraziko dion sarrera-kode baten bitartez”.
“Sarrera ordaintzeko orduan, sarrera erabiliko duen pertsonaren identifikazio-datuak (izena, abizenak eta NANa) sartu beharko ditu bazkide bakoitzak. Beraz, nahitaezkoa izango da sarrera digitalean agertzen den izena bat etortzea estadiora sartuko den pertsonaren identitatearekin. Behin Espainiako Futbol Federazioaren salmenta-atariaren sarrera ordaindu ondoren, ez da itzulketarik onartuko”, amaitu du talde gipuzkoarrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Matarazzo, Kopako finalaz: "Aukera paregabea da"
Realeko entrenatzaileak, asteazkenean, talde txuri-urdinaren informazioaz arduratzen diren kazetariekin gosaldu du; topaketan, Errege Kopako finala izan dute hizpide, batez ere.
Realak 25.680 sarrera izango ditu Errege Kopako finalean
Horietako % 85 Realaren bazkideek jasoko dituzte. Realaren “fanzone” izenekoa, Sevillan, Carlos III.a etorbidean izango da, Cartujako geralekuaren ondoan.
Realak ezin izan du berdindu Atleticoren jokoa (3-2)
Bi aldiz berdindu dute markagailua, Solerren eta Oyarzabalen golekin, baina Ivan Gonzalezek azken minutuetan sartutako golak punturik gabe utzi ditu txuri-urdinak.
Sansek 4-2 menderatu du Castello Zubietan
Txuri-urdinek Castello garaitu dute etxean partida bizi jokatuta, eta 3 puntuak eskuratu dituzte Ochiengen, Carreraren eta Mariezkurrenaren golei esker.
Arturo Ruiz: "Errendimenduak ematen dio sendotasuna proiektu bati"
F Moeve Liga datorren astean itzuliko da, eta Realak txapelketari ekingo dio berriro, Txapeldunen Ligako postuetan jarraitzeko helburuarekin. Arturo Ruizek zuzendutako taldea denboraldi bikaina egiten ari da.
Matarazzo: "Atzo nahikoa denbora izan genuen asteazkeneko garaipena dastatzeko"
Realeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 27. jardunaldian Atletico Madrilen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du. Horren hitzetan, asteazkenekoa ondo ospatu dute, baina orain Ligan zentratu beharra dute, oso garrantzitsua delako.
Realak finalerako jasotzen dituen sarreren % 85 bazkideentzat izango dira
Gainera, talde txuri-urdinak azaldu du 25 urte edo gehiagoko antzinatasuna duten bazkideek sarrera ziurtatuta izango dutela. Gainerako bazkideek zozketa batean izena eman beharko dute.
Rino Matarazzo: "Oso pozik nago, oso berezia da; gol aukera oso gutxi egin ahal izan dizkigute”
Realeko entrenatzaileak nabarmendu du nola jokatu duen bere taldeak lehen zatian, Athleticen aurkako itzuliko partidako lehen zatian, eta, halaber, pozik azaldu da, txuri-urdinek, beste behin, golik ez baitute jaso.
Jon Martin: "Gaur ere, partida osoa egin dugu, eta finalean gaude"
Realeko atzelari gazteak, Athleticen aurkako kanporaketa amaituta eta Sevillako finalerako txartela eskuratuta, gogora ekarri du nola bizi izan zuen talde txuri-urdinak irabazitako azken finala, 2021ekoa.