Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Kirolak atariko abantailak aprobetxatzeko.
Realak berdindu egin du Vila-realekin, eta lider izaten jarraitzen du (1-1)
Partidako gol biak lehenengo zatian iritsi dira, penalti puntutik. Lehendabizikoa Gerard Morenok sartu du bisitarientzat; etxekoena, berriz, Mikel Oyarzabalek egin du
Mikel Oyarzabal Vila-realeko ate ingurura hurbildu nahian. Argazkia: EFE
Realak eta Vila-realek bana (1-1) berdindu dute igande honetan, Reale Arenan jokatutako neurketan, eta, lortutako puntu horrek sailkapeneko lehen postuari eustea ahalbidetzen die txuri-urdinei Atletico Madrilen kaltetan, behin-behinean bada ere, madrildarrek bi neurketa gutxiago jokatu baitituzte.
Norgehiagoka, lehen zatian erabaki da, bi areetako penalti puntutik. Izan ere, Gerard Morenok aurretik jarri ditu bisitariak, Estupiñani egindako penalti argi bat baliatuta. Aitzitik, etxekoek markagailua orekatzea lortu dute partidak ordu erdia bete duenean. Beste behin ere Mikel Oyarzabalek ez du hutsik 11 metroetako zigorra sare barrura bideratzeko.
Norgehiagoka, lehen zatian erabaki da, bi areetako penalti puntutik. Izan ere, Gerard Morenok aurretik jarri ditu bisitariak, Estupiñani egindako penalti argi bat baliatuta. Aitzitik, etxekoek markagailua orekatzea lortu dute partidak ordu erdia bete duenean. Beste behin ere Mikel Oyarzabalek ez du hutsik 11 metroetako zigorra sare barrura bideratzeko.
Berdinketak ez zirudien emaitza txarra bi taldeentzat eta, nahiz eta bigarren zatian garaipenaren bila saiatu diren, aukera urri sortu dituzte, eta puntu banaketarekin konformatu behar izan dute bi taldeek.
Fitxa tekniko:
1 - Real Sociedad: Remiro; Aritz (Zaldua, 46. min), Zubeldia, Le Normand, Muñoz (Monreal, 80. min); Guevara (Zubimendi, 79. min), Merino, Barrenetxea (Portu, 70. min), Roberto López, Oyarzabal (Januzaj, 80. min) eta Willian José.
1 - Vila-real: Asenjo; Gaspar, Albiol, Pau Torres, Estupiñán; Trigueros (Coquelin, 54. min), Iborra, Parejo; Gerard Moreno, Bacca (Chukwueze, 46. min) eta Pedraza (Take Kubo, 74. min).
Golak: 1-0 , 6. min: Gerard, penaltiz. 1-1, 33. min: Oyarzabal, penaltiz.
Epailea: Gil Manzano. Txartel horiak: Aritz, Le Normand, Barrenetxea, Muñoz eta Zubimendi (Reala); Unai Emery, Albiol, Pau Torres eta Iborra (Vila-real).
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Matarazzo: “Gure lanari etekina atera behar diogu premia dugulako”
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Jon Martin: “Ez da hain penalti argia, eta epaileak segituan baieztatu du”
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Crystal Palace-Reala norgehiagokaren laburpena (2-1)
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Penalti batek eta Jon Martinen bigarren txartel horiak Reala hondoratu dute Londresen (2-1)
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Londresen dauden Realeko zaleak, garaipena lortzeko itxaropentsu
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Realak Crystal Palaceri irabazi behar dio, aurreneko zortzien artean sailkatzeko aukerekin jarraitzeko
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Matarazzo: “Top-8 helburua lortu nahi badugu, irabazi beharra dugu"
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Realak porrot egin du Racingen aurka, bi gol sartu arren (3-2)
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Realak mendean hartu du Sevilla, lan handia eginda (1-0)
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Cadizen hiru golek eta bi kanporaketek jaitsierako postuetara eraman dute Sanse (0-3)
Gehiago ikusi