Deportivoren kontra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Illarramendi, berriro ere deialdian

Eusebiok aldaketa bakarra egin du deialdian Coruñako Deportivoren aurkako larunbateko partidarako.
Illarramendi. EFE
Illarramendi. EFE

Realak goizean bete du Anoetan azken lan saioa Deportivoren larunbateko bisita prestatzeko (22:05). Entrenamenduaren amaieran, ateak itxita izandakoa, Eusebio Sacristan entrenatzaileak hemezortzi gizoneko zerrenda eman du. Asier Illarramendi da aldaketa bakarra.

Deialdia jokalari hauek osatzen dute: Rulli, Olazabal, Carlos Martínez, Zaldua, Aritz Elustondo, Mikel, Iñigo, De la Bella, Yuri, Markel Bergara, Illarra, Pardo, Xabi Prieto, Héctor, Bruma, Oyarzabal, Vela eta Jonathas.

Victor Sanchez del Amo

Deportivo entrenatzaileak adierazi du Realak asko irabazi duela teknikari aldaketarekin. Bere aburuz taldeak dituen jokalariekin Eusebioren profila egokiagoa dela uste du, 'Realak joko idei berria du orain, dituzten jokalariekin aurrekoa baino hobea dela uste dut', esan du Victorrek.

Ustezko hamaikakoak

Real Sociedad: Rulli; Carlos Martínez, Elustondo, Iñigo Martínez, Yuri; Illarramendi, Pardo edo Bergara, Xabi Prieto; Bruma, Vela eta Jonathas.

Deportivo: Lux; Laure, Lopo, Sidnei, Navarro; Álex Bergantiños, Mosquera; Juanfran, Luis Alberto, Luisinho; eta Lucas Pérez.

Epailea: Martínez Munuera (Valentzia).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X