Osasunak jaitsierari aurre egiteko Howden enpresarekin kontratatutako aseguruak polemika piztu du
Talde gorritxoak azpimarratu duenez, horrelako mekanismoak ohikoak dira kirol profesionalean eta, bereziki, futbolean. Talde nafarrak azaldu duenez, 1,2 milioiko estaldura kontratatu zuten, kategoria galduz gero 6 milioiko ordaina bermatzeko.
Osasunak azken partida galdu egin zuen Getafen, baina azkenean eutsi egin zion mailari. Argazkia: Europa Press
Osasunak jaitsierari aurre egiteko kontratatutako asegurua defendatu du gaur. Operazioa legezkoa eta normala dela defendatu du talde gorritxoak, maila galetzearen ondorio ekonomikoen aurrean futbol profesionalean erakundeak babesteko ohiko tresna dela ziurtatuz.
Aseguruak sortutako polemikaren aurrean, Osasunak jaitsierak izango lukeen eragin ekonomikoari aurre egiteko kontratatutako estalduraren xehetasunak argitu ditu. Talde nafarrak azaldu duenez, 1,2 milioi euroko estaldura kontratatu zuten, kategoria galduz gero 6 milioiko ordaina jasotzeko.
Klub gorritxoak azpimarratu du horrelako formulak ohikoak direla kirol profesionalean eta, bereziki, futbolean; izan ere, mailen arteko diru-sarreren arteko aldeak direla-eta, beharrezkoa da arazo posibleen aurrean finantza babeserako tresnak izatea.
Howden, nazioartean ospe handia eta ibilbide luzea duen enpresa
Osasunak adierazi du, gainera, Howdenen bidez kontratatu zutela estaldura. Enpresa horrek ospe handia du nazioartean, eta ibilbide luzea egin du kirol arloan. Urteak daramatza Ligako hainbat klubekin lanean, gogorarazi duenez.
Talde nafarraren esanetan, Ligak berak operazioaren berri izan zuen kontratazio-prozesuan zehar, Howdenek eta Espainiako futboleko patronalak igorritako agiri batzuek egiaztatzen dutenez. Mota horretako babesak klub profesionaletan arriskuak kudeatzeko ohikoak direla esan du.
Halaber, Osasunak jakinarazi du kontratazioa talde gorritxoaren Kontrol Batzordearen presidenteari jakinarazi zitzaiola, eta operazioa organo horrek datozen egunetan aurkeztuko duen txostenean txertatuko dela. Era berean, klubeko auditoreei operazio horren berri eman zitzaien, talde gorritxoak zabaldutako oharrean azaltzen denez.
Zure interesekoa izan daiteke
Moi Gomez Osasunako jokalariak lesioa du bizeps femoralean
Talde gorritxoak ez du zehaztu zenbat denbora egongo den bajan. Erdilari gorritxoak minduta bukatu zuen Alavesen kontrako partida.
Moncayola: “Ez da gure eguna izan, akats asko egin ditugu”
Jon Moncayolak onartu du Osasunak akats asko egin dituela eta bost gol sartuta oso zaila dela Lehen Mailan puntuak batzea.
Luis Miguel Ramis: “Partida parekatua izango dela uste dut"
Alavesek eta Osasunak igandean neurtuko dituzte indarrak Mendizorrotzan, oso derbi parekatuan. Bi taldeak defentsan sendotasuna erakutsita iritsiko dira hitzordu honetara, lehen hiru jardunaldietan gol bakarra jaso baitute. Gainera, Romain Del Castillok debuta egiteko aukera izango du, talde gorritxoarekin bat egin berritan.
Osasunak Rockson eta Del Castillo aurkeztu ditu, Sadarren
Nafarroako taldeak ondo ekin dio EA Sports Ligari; izan ere, jokoan izan diren aurreneko bederatzi puntuetatik, zazpi bereganatu ditu. Ostegunean, bi jokalari berri hauen aurkezpena egin du.
Osasunak Romain Del Castillo aurrelaria fitxatu du
Del Castillo, 30 urtekoa bera, Brest taldetik iritsi da Osasunara, alegia, Frantziako Ligatik. Nafarroako klubak milioi bat euro ordaindu du jokalaria fitxatzeko, baina, hainbat aldagai beteta, beste 450.000 euro ere ordain litzake. Futbolariak bi denboraldirako sinatu du, eta beste denboraldi batez luza dezake.
Sergio Herrera: “Pozik eta konfiantza handiarekin egon behar dugu”
Osasunak 1-0 irabazi dio Getaferi. Sergio Herrerak azaldu duenez, "Getafe ez da talde erraza", baina Ruben Garciak, bere aldetik, "ondo defendatu" dituztela adierazi du eta lortutakoaz harro agertu dira biak. (Bideoa gazteleraz)
Budimirrek Osasunaren garaipena sinatu du Getaferen aurka (1-0)
Osasunak denboraldi hasiera onari eustea lortu du Getaferen aurka, Sadarren, eta, partida parekatua izan arren, garaitezin jarraitzea lortu du.
Luis Miguel Ramis: “Getaferen proposamena oso argia da eta oso ondo islatzen dute"
Luis Miguel Ramis entrenatzaileak badaki talde indartsua izango dutela aurrean, ideiak oso argi dituena, baina Osasuna etxean Getaferen aurka lehen garaipena lortzeko prest dago, horren ustez.
Ramis: “Oso garrantzitsua zen etxetik kanpo indartsu lehiatu gaitezkeenaren sentsazioa izatea”
Osasunak markagailua irauli du Celtaren aurka, denboraldiko lehen garaipena lortuz (1-2). Luis Miguel Ramisek azpimarratu du garaipen hori merezi zutela, bat gehiagorekin egoteak abantaila eman dien arren. (Bideoa gazteleraz)
Osasunak markagailua irauli eta garaipena eskuratu du Balaidosen
Aspasek aurretik jarri ditu etxekoak, baina Marcos Alonsoren kanporaketak partida aldatu du eta Barjak eta Budimirrek markagailua irauli dute.