Ateak irekita entrenatuko du Osasunak ostiralean, Sadarren, 18:00etan, Getaferen aurkako partida erabakigarriaren aurretik
Osasunaren zaleek talde nafarrari bultzada emateko aukera izango dute, Coliseum estadioan jokatuko den partidaren bezperan; talde gorritxoak EA Sports Ligan eustea bilatuko du.
Osasunak zaleak deitu ditu ostiral arratsalderako. Alessio Lisciren taldeak Sadarren entrenatuko du, ateak irekita, 18:00etatik aurrera, larunbat arratsean Getaferen aurka jokatuko duen partida erabakigarriaren aurretik (21:00). Talde nafarrak mailari eustea izanen du jokoan Coliseum estadioan. Gainera, ezingo du bere zaleen laguntza izan Madrilgo estadioan, obratan dagoelako, baina Iruñean zaleen bultzada izango du, Getafera bidaiatu aurretik.
Partida horretan, puntu bat lortu behar du Osasunak beste zelaietan zer gertatuko den zain ibili behar ez izateko. Hori lortu ezean, Mallorca-Oviedo, eta bereziki, Girona-Elx partiden zain egon beharko du.