BERRITZEA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Braulio Vazquez kirol zuzendariak Osasunarekin berritu du, 2029ra arte

Jose Antonio Prieto “Cata” futbol profesionaleko idazkari teknikoak ere sinatu du berritzea, Nafarroako klubarekin. Braulio 2017an iritsi zen Osasunara, eta, kargua bere gain hartu zuenetik, talde gorritxoa Lehen Mailako igo zen 2019an, sei aldiz eutsi dio mailari, Errege Kopako final bat jokatu du eta Konferentzia Ligan ere izan da. 

Braulio (Osasuna)
Brauliok 2029ra arte jarraituko du Osasunan. Argazkia: EITB.

Braulio Vazquez Osasunako kirol zuzendariak 2029ra arte berritu du klub gorritxoarekin lotzen duen kontratua, Iruñeko klubak astelehen arratsaldean iragarri duenez. Halaber, Jose Antonio Prieto “Cata” futbol profesionaleko idazkari teknikoak ere berritu du 2029ra bitartean.

Braulio 2017ko maiatzean iritsi zen Osasunara, Nafarroako taldea Bigarren Mailara jaitsi berritan. Zortzi denboraldi eta erdi daramatza, beraz, karguan, eta epe horretan Osasuna Lehen Mailara igo zen 2019an, sei aldiz eutsi dio mailari, 2022-2023 denboraldiko Errege Kopan finala jokatu zuen, 2023-2024 denboraldian Konferentzia Liga jokatu zuen, eta 2024ko Espainiako Superkopan ere lehiatu zen.

Asteartean, 17:30etik aurrera, Sadarreko prentsa aretoan, berritze ekitaldia gauzatuko da; Braulio, “Cata” eta Luis Sabalza Osasunako presidentea izango dira bertan. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X