Osasunak 9 hilabeteko lehortea hautsi du etxetik kanpo Rayo garaituta (1-3)
Ligan 10 jardunaldi jarraian irabazi gabe egon ondoren, talde gorritxoa Iñigo Perezen taldeari gailendu zaio Budimir, Jozhua (bere atean) eta Asier Osambelaren golei esker.
Osasunako jokalariak, Budimirren gola ospatzen. Argazkia: EFE
Osasunak garaipen garrantzitsua lortu du Rayo Vallecanoren aurka (1-3), etxetik kanpo ezinbesteko hiru puntu eskuratzeko. Ante Budimir kroaziarrak lehen zatian egindako golak eta Jozhuak (bere atean) eta Asier Osambelak gero egindakoek Madrilgo taldea menderatu eta 9 hilabeteko lehortea hausteko aukera eman dio Osasunari.
Norgehiagokaren lehen minutuetan, bi taldeak intentsitatearekin hasi dira, baina atzean sufritu gabe eta erasoan aukerarik lortu gabe. Rayok baloia gehiago izan du, baina benetako arrisku aukerarik sortu gabe.
Minutuek aurrera egin ahala, baina, Osasuna erosoago sentitzen joan da. Lehen ordu erdia igaro baino lehentxeago, Javi Galanek partidako lehen gol aukera garbia izan du, baina Batallak kornerrera bidali du.
Gola berehala iritsi da, korner jaurtiketa horretan bertan. Bigarren zutoinera egindako erdiraketa Moncayolak luzatu du, eta Budimirri heldu zaio Herrandok ukitu ostean. Kroaziarrak sotiltasunez ukitu du baloia sare barrura bidaltzeko (0-1).
Osasunak beste bi aukera garbi izan ditu atsedenaldira iritsi aurretik aldea handitzeko. Ruben Garciaren falta jaurtiketa zutoinera atera du Rayoko atezainak, eta Javi Galan saiatu da ondoren.
Rayok, ordea, ez ditu besoak jaitsi, eta beste jarrera batekin zelairatu da atsedenaldiaren ostean. Horrela, Iñigo Perezen mutilek markagailua parekatu dute 59. minutuan, Pathé Cissen burukada bikain batekin, etxekoen itxaropena pizteko.
Golak aztoratuta utzi du Osasuna, eta Rayo adorea berreskuratzen hasi da, batez ere Florian Lejeune erdiko atzelari frantziarrak jaurtitako falta batek Sergio Herreraren erreflexuak proban jarri dituenean.
Ondoren, Asier Osambela erdilari gaztea zelairatu da, eta baloia beste era batera ateratzen lagundu du, bere aukeraren zain zegoen bitartean.
Victor Muñozek jokaldi bikaina egin du hiru laurdenetako lerroan, eta hiru aurkari atzean utzita, baloia sare barrura bidali du Jozhuak hankarekin ukitu eta gero (1-2).
Bi minutu geroago, etxeko atezainak ezin izan du ezer egin Osambelaren jaurtiketa sare barrura sartzea saihesteko (1-3).
Zure interesekoa izan daiteke
Osasunak puntu bat lortu du Mallorcaren aurka, azken hasperenean partida iraulita (2-2)
Talde gorritxoak azken minutuan irauli du markagailua Malllorcaren aurka, 2-2 berdinduz, 89. minutura arte 0-2 galtzen joan ostean. Kike Barjak egin du lehen gola, 89. minutuan, eta Budimirrek berdinketa ezarri du 93.ean, epaileak jokalari bi kanporatu izanak markatu duen partidan.
Alessio Lisci: "Mallorcaren aurkako partida oso garrantzitsua da"
Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du bihar Mallorcaren aurka jokatuko duten partidaren atarian. "Gogo handia dugu, partida oso garrantzitsua da, finalaren tankera duen neurketa", azpimarratu du. "Irabaziz gero, ez ginateke matematikoki salbatuta egongo, baina bai birtualki", adierazi du.
Braulio Vazquez: “Egon nahi dudan lekuan nagoela erakutsi dut, zoriontsu naizen lekuan”
Braulio Vazquez aurkeztu dute Osasunako kirol zuzendari 2029ra arte. Galiziarra Osasunan kirol zuzendari gisa denbora gehien egon den gizona izango da. Prentsaurrekoan adierazi duenez, "hori niretzat harro egoteko modukoa da", eta klub garrantzitsuen aukerak izan dituela gaineratu du.
Braulio Vazquez kirol zuzendariak Osasunarekin berritu du, 2029ra arte
Jose Antonio Prieto Cata futbol profesionaleko idazkari teknikoak ere sinatu du berritzea Nafarroako klubarekin. Braulio 2017an iritsi zen Osasunara, eta kargua bere gain hartu zuenetik, talde gorritxoa Lehen Mailara igo zen 2019an, sei aldiz eutsi dio mailari, Errege Kopako final bat jokatu du, eta Konferentzia Ligan ere izan da.
Lisci: "Agian 0-0eko partida izan da, baina futbolean golak sartu behar dira"
Osasunako entrenatzaileak partida amaitu ostean emandako prentsaurrekoan adierazi duenez, igande honetan Valentziaren aurka Mestallan jokatu duten neurketa "agian" 0-0ekoa izan da, eta ez 1-0ekoa, baina "futbolean golak sartu behar dira".
Osasunak atera jaurti gabe galdu du Valentziaren aurka (1-0)
Arrisku gutxiko partida izan da bi aldeetatik, eta Ramazanik penaltiz egin duen gola izan da atera egin duten jaurtiketa bakarra.
Moncayola: "Gaur erakutsi dugu taldea ondo dagoela, liderren aurka garaipen borobila lortuta"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 25. jardunaldiko partidan Real Madril 2-1 garaitu ostean.
Raul Garciak azken minutuetan sartutako gol bikainak garaipena eman dio Osasunari Real Madrilen aurka (2-1)
Lehenengo gola Budimirrek egin du lehen zatian, penaltiz. Bigarrenezn, Viniciusek banakoa egin du 73. minutuan, eta, luzapenean, Raul Garciak garaipena eman die nafarrei.
Lisci: "Real Madrilen aurkako partidetan Sadarreko giroa ikaragarria izaten dela esan didate"
Real Madrilen aurkako neurketa jokatu aurreko prentsaurrekoan esan duenez, Osasunako entrenatzaileak badaki Madrilgo taldearen aurkako partidetan Sadarren giro "ikaragarria" izaten dela.
Alessio Lisci: "Talde batek irabaztekotan, Elxek irabazi behar zuen"
Osasunako entrenatzaileak Elxen aurkako berdinketaz (0-0) hitz egin du EA Sports Ligako 24. jardunaldian. (Adierazpenak gazteleraz)