Osasunak berdinketa lortu du Espanyolen etxean (0-0), eta sailkapeneko goialdean sendo jarraitzen du
Osasunak berdindu egin du, 0-0, Espanyolen aurka, RCDE Stadium futbol zelaian, 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hamazazpigarren jardunaldian, larunbatean. Hala, Nafarroako taldeak 25 puntu ditu sailkapenean, 17 partida jokatuta, eta, behin-behinean, 6. postuan dago; Vicente Morenoren taldeak sailkapeneko goialdean sendo jarraitzen du, gol aukera gutxi izan diren neurketa jokatuta.
Espanyol-Osasuna (0-0): partidako laburpena
Osasunak puntua lortzeko funtsezkoa izan da Sergio Herrerak 78. minutuan egindako geldiketa bikaina; izan ere, Pol Lozano Espanyoleko jokalariak jaurtiketa ona egin du, baina atezain gorritxoa ezin hobeto aritu da, eta erantzun oso egokia eman dio. Horrela, Herrerak ziurtatu egin du puntu bat Vicente Morenoren taldearentzat.
Erremate hori alde batera utzita, nabarmentzeko moduko erasoko jokaldi gutxi izan dira, bereziki lehenengo zatian. Hori bai, Osasunak gaitasuna izan du beste behin golik ez jasotzeko, nahiz eta Espanyolek norgehiagokako azken txanpan presio handiagoa egin duen. Nafarroako taldeak lan ona egin du RCDE Stadiumeko berdegunean, eta saria izan du, gorritxoek puntu bat erdietsi baitute.
Osasunak larunbatean Sadarren Athleticen aurka jokatuko duen derbia du jada jomuga. 2024ko azkena izango da Iruñeko taldearentzat.
Fitxa teknikoa
0 - Espanyol: Joan Garcia; Tejero, Kumbulla, Cabrera, Brian Olivan; Pol Lozano, Kral, Romero (Justin, 86. min), Antoniu Roca (Cheddira, 60. min); Cardona (Milla, 74. min) eta Puado.
0 - Osasuna: Sergio Herrera; Areso (Nacho Vidal, 83. min), Catena, Boyomo, Bretones (Juan Cruz, 87. min); Ruben Garcia, Pablo Ibañez (Iker Muñoz, 67. min), Torro, Aimar Oroz (Kike Barja, 86. min); Budimir eta Raul Garcia (Ruben Peña, 67. min).
Epailea: Cordero Vega (Kantabriako Batzordekoa). Espanyoleko Pol Lozano, Tejero eta Kumbulla eta Osasunako Catena zigortu ditu, txartel horia aterata.
Nabarmentzekoa: 20.513 zale bildu dira RCDE Stadium futbol zelaian.
Zure interesekoa izan daiteke
Braulio Vazquez: “Egon nahi dudan lekuan nagoela erakutsi dut, zoriontsu naizen lekuan”
Braulio Vazquez aurkeztu dute Osasunako kirol zuzendari 2029ra arte. Galiziarra Osasunan kirol zuzendari gisa denbora gehien egon den gizona izango da. Prentsaurrekoan adierazi duenez, "hori niretzat harro egoteko modukoa da", eta klub garrantzitsuen aukerak izan dituela gaineratu du.
Braulio Vazquez kirol zuzendariak Osasunarekin berritu du, 2029ra arte
Jose Antonio Prieto Cata futbol profesionaleko idazkari teknikoak ere sinatu du berritzea Nafarroako klubarekin. Braulio 2017an iritsi zen Osasunara, eta kargua bere gain hartu zuenetik, talde gorritxoa Lehen Mailara igo zen 2019an, sei aldiz eutsi dio mailari, Errege Kopako final bat jokatu du, eta Konferentzia Ligan ere izan da.
Lisci: "Agian 0-0eko partida izan da, baina futbolean golak sartu behar dira"
Osasunako entrenatzaileak partida amaitu ostean emandako prentsaurrekoan adierazi duenez, igande honetan Valentziaren aurka Mestallan jokatu duten neurketa "agian" 0-0ekoa izan da, eta ez 1-0ekoa, baina "futbolean golak sartu behar dira".
Osasunak atera jaurti gabe galdu du Valentziaren aurka (1-0)
Arrisku gutxiko partida izan da bi aldeetatik, eta Ramazanik penaltiz egin duen gola izan da atera egin duten jaurtiketa bakarra.
Moncayola: "Gaur erakutsi dugu taldea ondo dagoela, liderren aurka garaipen borobila lortuta"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 25. jardunaldiko partidan Real Madril 2-1 garaitu ostean.
Raul Garciak azken minutuetan sartutako gol bikainak garaipena eman dio Osasunari Real Madrilen aurka (2-1)
Lehenengo gola Budimirrek egin du lehen zatian, penaltiz. Bigarrenezn, Viniciusek banakoa egin du 73. minutuan, eta, luzapenean, Raul Garciak garaipena eman die nafarrei.
Lisci: "Real Madrilen aurkako partidetan Sadarreko giroa ikaragarria izaten dela esan didate"
Real Madrilen aurkako neurketa jokatu aurreko prentsaurrekoan esan duenez, Osasunako entrenatzaileak badaki Madrilgo taldearen aurkako partidetan Sadarren giro "ikaragarria" izaten dela.
Alessio Lisci: "Talde batek irabaztekotan, Elxek irabazi behar zuen"
Osasunako entrenatzaileak Elxen aurkako berdinketaz (0-0) hitz egin du EA Sports Ligako 24. jardunaldian. (Adierazpenak gazteleraz)
Sergio Herrera harresi bilakatu da Osasunari puntu bat emateko Elxen aurka (0-0)
Elxek hainbat aukera izan ditu gola sartu eta aurretik jartzeko, baina atezain gorritxoak partida bikaina burutu du aukera bakoitza zapuzteko.
Alessio Lisci: "Ondo gaude eta edozertarako gai garela uste dugu"
Alessio Lisci Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du ostiral honetan gorritxoek Elxen aurka jokatuko duten partida aztertzeko.