Egoera berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasunak bere langileekin akordioa lortu du

Lanpostua mantenduko dute eta horren truke %2a eta soldata estra bat ez dute jasoko.
Omenaldia Sadarren
Omenaldia Sadarren

Osasunak duela egun batzuk  lortu zuen akordioa bere jokalariekin egungo osasun-krisiari aurre egiteko pandemiaren aurrean.

Soldaten %20aren murrizketa onartu zuten jokalariek denboraldia bukatzen ez bada; Fran Canal zuzendari nagusiak eta Braulio Vazquez kirol-zuzendariak, %20ko murrizketa ere izango dute eta Jose Antonio Prieto ordezkari teknikoak, aldiz, %10ekoa.

Orain kluba eta enpresako komitea akordiora heldu dira, langileak lanpostua mantenduko dute eta horren truke %2a eta soldata estra bat ez dute jasoko, guztira %10eko murrizketa. Denboraldia normaltasunez amaitzen bada denek euren soldata osoa jasoko dute.

Osasunak eskerrak eman nahi izan dizkie jokalari, tekniko eta langile guztiei erakutsitzako jarreragatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X