Hiru bazkidek Luis Sabalzaren hautagaitza inpugnatu dute
Osasunako hiru bazkidek Luis Sabalzaren hautagaitza inpugnatu dute. Sabalzarena Osasunako presidente kargurako hautagaitza bakarra da, ostegunean Javier Zabaletak berea erretiratu ostean. Zabaletak bere hautagaitzako kide bat gaitasungabetu ostean erabaki zuen berea erretiratzea.
Inpugnazioa ustezko lege-iruzurra salatuta egin dute.
Osasunako hauteskunde-batzordeak asteartera arteko epea du orain Sabalzaren hautagaitza atzera botatzeko arrazoirik dagoen edo ez erabakitzeko.
Lege-iruzurrik ez dagoela erabakiz gero, Luis Sabalza presidente izendatuko dute ostiralean, behin-behinekoz, eta izendapen hori abenduaren 9an berretsiko dute.
erretsiko dute.Zure interesekoa izan daiteke
Herrandok 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin, 20 milioiko etete-klausularekin
24 urterekin, nafarrak 65 partida ofizial jokatu ditu jada lehen talde gorritxoarekin. Kontratua 2027an amaitzen zitzaion.
Lisci, kanporaketari buruz: "1-2koaren aurretik epaileak ikusi ez duen faltak emaitza baldintzatu du"
Alessio Lisci Osasunako entrenatzaileak Realaren aurkako partida aztertu du, eta epailearen akats batek kanporaketa baldintzatu duela azpimarratu du.
Alessio Lisci, Realaren aurkako partidaren aurrean: "Lehiatzera joateko oso gogotsu gaude"
Alessio Lisci Osasunaren entrenatzaileak bihar Errege Kopan Realaren aurka jokatuko duten partidaren analisia egin du.
Lisci: "Partida hau ehun aldiz jokatuz gero behin galduko genuke"
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 19. jardunaldian Gironaren aurka jasotako porrotaz (1-0) hitz egin du.
Osasunak norabiderik gabe jarraitzen du etxetik kanpo (1-0)
Varaten golak garaipena eman dio Gironari, eta gorritxoek irabazi gabe jarraitzen dute bisitari moduan.
Lisci: "Gironan irabaztea aurrerapauso handia izango litzateke"
Osasunak etxetik kanpoko lehen garaipena lortu nahi du larunbat honetan Gironaren aurka. Alessio Liscik talde gorritxoa une onean dagoela azpimarratu du, eta etxetik kanpoko bolada txarrarekin ez itsutzeko deia egin du.
Ruben Garcia: "Gaiztakeria gehiago izatea kostatzen zaigu"
Osasunako jokalariak gorritxoen gola sartu du, eta Athleticen aurka lortutako berdinketa baloratu du Sadarren, EA Sports Ligako 18. jardunaldiko euskal derbian.
Alessio Liscik "azkarrak izatea" eskatu die jokalariei Athleticen aurka
Osasunako entrenatzaileak larunbatean, EA Sports Ligako 18. jardunaldian, Athleticen aurka Sadarren jokatuko duten derbiari buruz hitz egin du.
Javi Galan bere aurkezpenean: "Nahi dudan tokian nago, eta maila ona ematen saiatuko naiz"
Javi Galan Atletico Madriletik iritsi da, eta gaur aurkeztu dute Sadarren Osasunako jokalari berri gisa, goizean Taxoaren egindako entrenamenduan parte hartu ostean.
Osasunak Javi Galan fitxatu du, 2025-2026 denboraldiko amaierara arte
Nafarroako klubak 500.000 euro ordainduko dizkio Atletico Madrili, ezker hegaleko atzelaria bereganatzeko. Galan hilaren 29an hasiko da entrenatzen Osasunarekin, eta egun horretan bertan aurkeztuko dute. 2023-24 denboraldian, Realean jokatu zuen, utzita.