Jokin Aranbarri, Eibarren entrenatzaile berria
Entrenatzaile gipuzkoarrak Bilbao Athletic entrenatzen eman ditu azken bi urteak.
Jokin Aranbarri izango da Eibarren lehen taldeko entrenatzailea, klub armaginak larunbat honetan iragarri duenez. Aranbarrik urtebeterako sinatu du.
Azkoitiarrak "hazkunde progresiboa" eta jokalariaren garapenaren aldeko "apustu irmoa" erakutsi ditu entrenatzaile lanetan, talde armaginak bere webgunean azpimarratu bezala. Aranbarrik Beñat San Josek Rayo Vallecanora alde egin ostean utzitako lekua beteko du.
Aranbarri 2016an sartu zen armaginen egituran eta, bost denboralditan zehar, harrobiko hainbat talde zuzendu ditu.
2021ean, CD Vitoria zuzentzeko erronka hartu zuen, Eibarren orduko bigarren taldea, Federazioko hirugarren mailan. Hiru denboralditan, Aranbarrik ligako txapelketa eta 2023-2024 denboraldian Bigarren RFEFra igotzea lortu zuen.
Ipuruan egon ondoren, talde armagina utzi eta Bilbao Athletic entrenatu zuen 2024tik aurrera. Federazioko Lehen Mailan bi denboraldi eman zituen, 2026ko maiatza arte.
Aranbarrik Eibarren lehen taldea zuzentzeko erronka izango du orain.
Etapa berri honetan, Andoni Azkargorta, armaginen klubean ibilbide luzea duena, eta Mikel Balenziaga, Athletic Clubeko kapitain ohia, izango ditu ondoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek Unai Elgezabal aurkeztu du: “Badakit hemengo jokalarien maila oso ona dela”
Erdiko atzelaria talde armaginera bueltatu da; azken bi denboraldiak Levanten eman ditu. Ipuruan izan da aurkezpena, ostegunean.
Eibarrek Unai Elgezabal fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Erdiko atzelari bizkaitarra Levante taldetik iritsi da Eibarrera. Elgezabalek, 33 urtekoa bera, esperientzia du talde armaginean; izan ere, duela hamar urte ere aritu zen bertan. Gainera, Angel Tronchok ez du jarraituko Jokin Aranbarriren taldean.
Emma Moreno Eibarrera itzuli da, Atletico Madrilek utzita
Madrildarra joan den udan iritsi zen lehen aldiz talde armaginera, 19 urtez azpiko Europako txapeldun izan ondoren. Guztira, 29 partidatan parte hartu zuen iragan denboraldian, eta 1.500 minututik gora jokatu zituen.
Eibarrek iragarri du Javi Martinezek ez duela klubean jarraituko
Soriako jokalaria 2025eko neguko merkatuan iritsi zen Ipuruara, Osasunatik, eta Eibarren ibili den urte eta erdian 14 partida jokatu ditu, eta gol bat sartu. Eldensen ariko da aurrerantzean.
Marianna Seidl estatubatuarra, Eibarren hamargarren aurpegi berria
Ezker hegalekoa Brisbane Roar taldetik heldu da, Australiatik.
Eibarrek Lucas Nuñez fitxatu du
20 urteko erdilaria Valentziatik dator, utzita.
Eibar atezainik gabe, Luis Lopezek atzamar bat hautsi eta Jonmi Magunagoitiak gainkarga baitu
Larunbat honetan Eibarrek bere lehen lagunartekoa jokatuko du Alavesen aurka eta zaila izango da bietako bat prest egotea. Ondorioz, armaginek harrobiko atezainen bat zelairatu beharko dute.
Eibarrek denboraldiaurreko lehen entrenamendua egin du, Areition
Talde armaginak ilusio handiz ekin dio denboraldiari. Iñaki Goikoetxeak, asteazken honetan, 22 jokalari izan ditu bere esanetara.
Simona Boterok Eibarren jokatuko du, 2027ra arte
Erdiko atzelari kolonbiarra talde armaginaren bederatzigarren fitxaketa da, eta Espanyoletik dator.
Eibarrek Samara Ortiz fitxatu du
Talde armaginak jakinarazi duenez, 2027ra arte fitxatu du futbolari madrildarra.