Anna Wellmann atezaina Eibarren arituko da 2026-2027 denboraldian, Bayern Munichek utzita
Atezain alemaniarrak, 31 urtekoa bera, bi aldiz irabazi du Bundesliga, eta, halaber, bere herrialdeko Kopan eta Superkopan ere izan da txapelduna. 2025-2026 denboraldian, Sporting Lisboan ibili da.
Anna Wellmann, Eibarrek zabaldutako irudian.
Anna Wellmann atezain alemaniarra Eibarren arituko da 2026-2027 denboraldian, Bayern Munichek utzita, asteartean klub armaginak iragarri duenez. Wellmannek, 31 urtekoa bera, bi aldiz irabazi du Bundesliga, eta, halaber, bere herrialdeko Kopan eta Superkopan ere izan da txapelduna. 2025-2026 denboraldian, Sporting Lisboan ibili da.
Bayern Munichen eta Sporting Lisboan ez ezik, Eibarren atezain berria beste talde hauetan ere ibili da, bere ibilbidean: SpVgg Kaufbeuren, TSV Schwaben Augsburg, Bayer 04 Leverkusen eta FFC Turbine Potsdam.
Euskal klubaren esanetan, “ateari segurtasuna, lidergoa eta esperientzia emateko” heldu da Wellmann Eibarrera.
Halaber, Eibarrek iragarri du akordioa adostu duela Malen Urangarekin, jokalari donostiarraren kontratua eteteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek Unai Elgezabal aurkeztu du: “Badakit hemengo jokalarien maila oso ona dela”
Erdiko atzelaria talde armaginera bueltatu da; azken bi denboraldiak Levanten eman ditu. Ipuruan izan da aurkezpena, ostegunean.
Eibarrek Unai Elgezabal fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Erdiko atzelari bizkaitarra Levante taldetik iritsi da Eibarrera. Elgezabalek, 33 urtekoa bera, esperientzia du talde armaginean; izan ere, duela hamar urte ere aritu zen bertan. Gainera, Angel Tronchok ez du jarraituko Jokin Aranbarriren taldean.
Emma Moreno Eibarrera itzuli da, Atletico Madrilek utzita
Madrildarra joan den udan iritsi zen lehen aldiz talde armaginera, 19 urtez azpiko Europako txapeldun izan ondoren. Guztira, 29 partidatan parte hartu zuen iragan denboraldian, eta 1.500 minututik gora jokatu zituen.
Eibarrek iragarri du Javi Martinezek ez duela klubean jarraituko
Soriako jokalaria 2025eko neguko merkatuan iritsi zen Ipuruara, Osasunatik, eta Eibarren ibili den urte eta erdian 14 partida jokatu ditu, eta gol bat sartu. Eldensen ariko da aurrerantzean.
Marianna Seidl estatubatuarra, Eibarren hamargarren aurpegi berria
Ezker hegalekoa Brisbane Roar taldetik heldu da, Australiatik.
Eibarrek Lucas Nuñez fitxatu du
20 urteko erdilaria Valentziatik dator, utzita.
Eibar atezainik gabe, Luis Lopezek atzamar bat hautsi eta Jonmi Magunagoitiak gainkarga baitu
Larunbat honetan Eibarrek bere lehen lagunartekoa jokatuko du Alavesen aurka eta zaila izango da bietako bat prest egotea. Ondorioz, armaginek harrobiko atezainen bat zelairatu beharko dute.
Eibarrek denboraldiaurreko lehen entrenamendua egin du, Areition
Talde armaginak ilusio handiz ekin dio denboraldiari. Iñaki Goikoetxeak, asteazken honetan, 22 jokalari izan ditu bere esanetara.
Simona Boterok Eibarren jokatuko du, 2027ra arte
Erdiko atzelari kolonbiarra talde armaginaren bederatzigarren fitxaketa da, eta Espanyoletik dator.
Eibarrek Samara Ortiz fitxatu du
Talde armaginak jakinarazi duenez, 2027ra arte fitxatu du futbolari madrildarra.