HYPERMOTION LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beñat San Josek Eibarren entrenatzailea izateari utzi dio, eta Rayo Vallecanok fitxatu du

Gipuzkoako taldeko entrenatzaileak, duela bi aste, talde armaginarekin berritu zuen, baina Madrilgo taldearen entrenatzaile izango da, Iñigo Perezen ordez.

Beñat San José (Rayo Vallecano)

Beñat San Jose, artxiboko irudian. Argazkia: Europa Press.

Beñat San Josek Eibarren entrenatzailea izateari utzi dio, eta Rayo Vallecanok fitxatu du, ostegunean bi klubek iragarri dutenez. Gipuzkoako taldeko entrenatzaileak, duela bi aste, talde armaginarekin berritu zuen, baina, azkenean, Madrilgo taldeko entrenatzaile berria izango da, Iñigo Perezen ordez.

San Jose 2025eko otsailean iritsi zen Eibarrera, Joseba Etxeberria kargugabetu zutenean. Euskal taldean eman zuen aurreneko denboraldian, 2024-2025ean, Eibarrek Liga bederatzigarren postuan amaitzea lortu zuen; 2025-2026 denboraldian, aldiz, Eibarrek zortzigarren postua eskuratu du, eta azken partidan izan zuen aukera play-offetarako sailkatzeko, Ligako lehen itzulian erdipurdiko emaitzak erdietsi eta gero.

Hortaz, San Jose Lehen Mailan arituko da estreinakoz Rayo Vallecanon; Eibarrek, ordea, beste entrenatzaile bat bilatu beharko du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X