Jon Bautista Eibarren historiako bost goleatzaile onenen zerrendan sartu da
Errenteriako aurrelariak 41 gol sartu ditu talde armaginarekin jokatu dituen 150 partidetan; azkeneko hirurak aurreko ostiralean sartu zituen, Albaceteren aurka.
Jon Bautista, Eibarreko jokalaria; argazkia: Europa Press
Jon Bautista, Eibarren aurrelariak 150 partida bete zituen taldearekin aurreko jardunaldian, eta modu ezin hobean egin zuen, Carlos Belmonte estadioan hiru gol sartuz, horrela talde armaginaren bost golegile handienen artean sartu zen.
Hiru gol horiei esker 41 gol pilatu ditu, eta, horrela, SD Eibarren historiako golegile nagusien artean sartu da, Sergi Enrichen 39 golak atzean utziz. Eibarren historiako golegileen sailkapenaren liderrak Luluaga eta Altuna dira 60 golekin, Arruabarrenak jarraitzen die, 51 golekin, eta amaitzeko Stoichov dago, 46 gol sartu zituena.
Bautista orain sailkapenaren bostgarren postuan dago, lau denboraldi daramatza Eibarren, eta 150 partidatan 41 gol sartu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek Aitana Zumarraga atzelaria fitxatu du, 2027ra arte, eskuin hegala sendotzeko
Futbolari nafarra Alhama CF ElPozo taldetik ekarri dute. Amigo eta Mulier taldeetan hazi zen, baina batez ere ibilbide luzea izan du Osasunan, gorritxoekin 160 partida jokatu baitzituen sei denboralditan.
Anna Wellmann atezaina Eibarren arituko da 2026-2027 denboraldian, Bayern Munichek utzita
Atezain alemaniarrak, 31 urtekoa bera, bi aldiz irabazi du Bundesliga, eta, halaber, bere herrialdeko Kopan eta Superkopan ere izan da txapelduna. 2025-2026 denboraldian, Sporting Lisboan ibili da.
Jokin Aranbarri, Eibarren entrenatzaile berria
Entrenatzaile gipuzkoarrak Bilbao Athletic entrenatzen eman ditu azken bi urteak.
Beñat San Josek Eibarren entrenatzailea izateari utzi dio, eta Rayo Vallecanok fitxatu du
Gipuzkoako taldeko entrenatzaileak, duela bi aste, talde armaginarekin berritu zuen, baina Madrilgo taldearen entrenatzaile izango da, Iñigo Perezen ordez.
Angeles del Alamo, Eibarren aurrelari berria
Aurrelariak ehun partida baino gehiago jokatu ditu Espainiako futboleko maila gorenean.
Eibarrek 2027ra arte berritu du Juan Bernat
Talde armaginak eta Valentziako hegalekoak akordioa lortu dute kontratua denboraldi batez luzatzeko.
Rocio Candal: “Uste dut taldeak oso ondo amaitu duela denboraldia”
Eibarren Emakumezkoen Futboleko Arloko arduradunak, asteazkenean, amaitu berri den denboraldiaren gaineko balorazioa eman du. Candalek nabarmendu du klubaren asmoa dela proiektuari “jarraipena” ematea, hartzen ari den erabakiak eta dituen planak kontuan izanik.
Arene Altonaga, Eibarri agur esan ondoren: “Asko disfrutatu dut, eta oso zorte ona izan dut"
"Orangoz, ez dakit zer egingo dudan familiaz eta udaz gozatzeko", adierazi du Leioako jokalariak. Bizkaitarrak onartu du ama izateak pisu handia izan duela Eibar uzteko erabakian.
Cesar Palacios: “Datorren denboraldiari pazientziaz eta egonkortasunez ekitea oso garrantzitsua dela uste dut”
Cesar Palacios Eibar futbol taldeko kirol zuzendariak prentsaurrekoan hitz egin du denboraldiaren eta taldearen etorkizunaren balantzea egiteko. Adierazpenak, gaztelaniaz.
Jose Corpasek eta Toni Villak ez dute Eibarren jarraituko
Corpasek bost denboraldi eman ditu Eibarren, eta Toni Villa, aldiz, azken bi denboraldietan izan da talde armaginean.